Bera Bera

Select your language

Guerreras Iberdrola Ligako lehen garaipena lortu du Super Amara Bera Berak, sendotasuna erakutsiz, defentsan, ateapean, kontraerasoan eta joku geldoan baliabideak kudeatuz. Ondorioz, garaipena lortu du KH7 BM Granolersen aurka (22-33, 12-16 atsedenaldian).

5-1 defentsarekin, Polonio aurreratuta, Super Amara Bera Berak defentsako sentsazioak berreskuratu ditu, Granollerseko lehen lerroan zalantzak sortuz. Silva bikain sartu da partidara, eta Hernandez, Polonio eta Etxeberriarekin korrika egin ahal izan du lehen zatian aldea lortzeko. Baita kontragolean ere, Arrojeriaren abiadurarekin, bi penalti behartu dituena.

KH7 BM Granollersek, hasieratik, aurrea hartu du markagailuan Vila eta Koflerren golekin. Poloniok, Loidik eta Arcosek defentsan baloiak lapurtu ahal izan dituzte, kontraerasoan aprobetxatu direnak.

Behin abantaila lortuta, Boadak Gavilan ikusi du, Arrojeriak bezala –200. Partida ligan jokatu du-. Argentinarrak iritsi zitzaizkion lau baloiak gauzatu ditu eta Super Amara Bera Berak sei goleko tartea ireki du. Vegueren bi kontrak lautara murriztea lortu dute kataluniarrek, Wigginsen geldiketei esker ere bai. Urretabizkaiak, pibotera mugituta gola egin du, Capdevilak hartu du protagonismoa bere taldean eta atsedenaldira bisitariak nagusi ziren (12-16).

Partida ez zen gehiegi aldatu bigarren zatiaren hasieran. Capdevilak saiatzen jarraitu du, baina berehala izan du Arcosen (300 gol Ligan) eta Etxeberriaren -sekulako partida- erantzuna. Super Amarak defentsan lehen zatian hain etekin ona eman dion 5-1ekoa mantendu du, eta nahiz eta posizionalean, Etxeberria inspiratu bat aurkitu dute hegalean – bost gol bigarren zatian –.

Eta gipuzkoarrek partida hautsi dute, Granollersek defentsa irekitzea erabaki duen arren. Arrojeria kanporatua izan arren, Arcosek baloia berreskuratu du eta birritan asmatu du jaurtiketan. Hor amaitu dira partidan sartzeko aukera minimoak Granollersentzat. Fernandesek 200 gol egin ditu ligan, Urretabizkaiak Hernandez ordezkatu du eta zazpi minuturen faltan, 17 urterekin, Guerreras Iberdrola Ligan, Eider Tapiak egin zuen debuta, kontraerasoan gol bat egin duelarik.

Azken finean, garaipen argia, ondo datorkiola taldeari Gascako erronka berriari ekiteko, izan ere larunbatean 18etan Elx izango da bisitari.

Fitxa: KH7 BM Granollers 22, Super Amara Bera Bera 33

KH7 BM Granollers 22 (12+10): Wiggins, González (2, 1p), Kofler (4), Capdevila (5), Milagros (1), Vila (2) eta Vegué (2) –hasierako zazpikoa- Santos, Somaza (5, 1p), Ben Chayhab (1), Tort eta Mera (o.a.)

Super Amara Bera Bera 33 (16+17): Silva, Etxeberria (7), Arrojeria (1), Polonio (3), Boada (4), Arcos (3) eta Hernández (3) –hasierako zazpikoa- Loidi (5, 4p), Fernandes (1), Gavilán (4), Erauskin,  Urretabizkaia (1), Tapia (1) eta Aalla (o.a.)

Epaileak: Lorena García –aragoikoa- eta Sebastián Fernández –andaluziarra-.

Kanporatuak: Milagros eta Kofler Granollersetik eta Arrojeria eta Etxeberria Super Amaratik

Partzialak: 2-1, 3-4, 4-7, 6-12, 10-14, 12-16 –atsedenaldian- 13-18, 16-21, 16-25, 19-27, 21-30 eta 22-33

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores