Bera Bera

Select your language

“Ondo gaude, taldeak ulertu du gure porrotaren arrazoiak non dauden eta espero dugu akats horiek ez errepikatzea larunbatean, ez delako partida erraza izango” hasi du agerraldia Imanol Álvarezek, taldea nola dagoen galdetuta.

“Garbi dago zer egin genuen gaizki, gure defentsak ez zuen mailarik eman nahiz eta erasoko jokoarekin pozik nago, posizionalean ere bai” azaldu du Super Amara Bera Berako entrenatzaileak.

Donostiarrek bihar Granollersera egingo dute bidaia, non larunbatean Palau d’Esportsen KH7 BM Granollers zain egongo da 16etatik aurrera (Teledeporte). Lorena García (aragoikoa) eta Sebastián Fernández (andaluziarra) epaileek zuzenduko dute norgehiagoka.

Taldeak partida irabazteko premia duen galdetuta, Álvareze dio “ez gaude ligan galtzea ohituta, are gutxiago etxean (49 partida jarrian galdu gabe zeraman Super Amarak), baina alarmak ez dira piztu”. “Jokalariei adierazi diet partidak airean daudela eta horien bila irten behar dugula” adierazi du. Zentzu honetan “partidan ondo sartzea, estutzen” eskatu du. “Granollersentzako aurreneko partida da etxean eta porrota mingarria jaso zuen Guardesekin partida irabazita edo ia irabazita zuenean” testuinguan jarri du arreta. “Partida bat edo beste izan ezik norgehiagokak konplikatuak izan dira beti Palaun” gogorazi du eta aurkariaz aipatu du “entrenatzaileak aldatu ditu, plantilla gaztea da–Esther Somaza azpimarratu du-, defentsa sistema aldatu du, Bitoloren baja izango du baina kalitatezko jendea du, internazionalak…”.

Álvarezek “konfidantzarekin eta ondo jokatzera goazela” espero du, “jokalariak minduta daude” onartu du, eta “egoerei aurre egin behar diegu” lesioak aipatuz. Zentzu honetan, Alba Menéndezek asteartean medikuarengana doa, ondorioz, Costa del Sol Málaga taldearen aurka osatu zuen deialdi berarekin egingo du bidaia. Taldeak gaur arratsaldean Bidebietan burutuko du saioa, bihar 9,30etan bideoa ikusiko du eta 10etatik 11ak bitartean Bidebietan bertan entrenatuko da. 13etan Autocares Davidekin Granollerseruntz abiatuko da.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores