Topiko bihurtzen ari da. Super Amara Bera Berari kosta egiten zaio txapelketan sartzea, izan ere, azken lau denboraldietan lehen partida ofiziala galdu du, baina egunkari donostiar batek larunbatean titulatu zuenez, ‘hau ez da nola hasten den, nola bukatu baizik’ , izan ere, aurreko hiruretan Liga titulua eskuratu zuen klubak.
Bolada txar hori 2019ko Eibarko Superkopan hasi zen, luzapenean galdu (nola galdu ere!) baitzuen (32-31). Pandemiak Kopa 2019-20 denboraldian jokatzea eragotzi zuen eta Alhaurineko edizioa iraileko lehen astean jokatu zen, Liga hasi aurretik. Garai hartan, Elxek Super Amara Bera Bera gainditu zuen (26-28) eta iaz, irailaren 4an, talde bera nagusitu zen Torrelavegako Superkopan (18-23). Hiru kasu hauetan, taldea suspertu zen, hiru Ligak irabazi zituen, aurreneko bi denboraldietan porrotik jaso gabe eta iaz, bakarra.
Irailak, baina, aurrekari gehiago ditu. 2018-19an, donostiarrek bajak izan zituzten eta galdu egin zuten A Guardan (28-24) eta 2017-18an Rocasak erakustaldia eman zuen Bidebietan (29-34).
Bolada onak moztu dira
Ostiralean Gascan jokatu zen partidan xehetasunek erabaki zutenak, eskarmentu handiko aurkari baten aurka. Hasierako zazpikoan 30 urte edo gehiago dituzten bost jokalari zituen Málaga: Castellanos (33), Arderius (32), Doiro (31), Sole eta Espe López (30) eta beste biak, Campiglik (28) eta Medeirosek (27). Super Amara Bera Beraren batez besteko adina 24 urtekoa zen.
Porrotak boladak moztu zituen. Super Amara Bera Berak 49 partida jarraian zeramatzan etxean galdu gabe. Azkenekoz Malagaren aurka jokatu zuen, Bidebietan, 2018ko otsailaren 24an, eta Imanol Álvarezek Ligako 58 partidak galdu gabe zeramatzan.
Granollersi begira
Astea bi jaiegunekin badator ere, Super Amara Bera Berak ez du atsedenik hartuko. Gaur, asteazkenean eta ostegunean saio bikoitza egingo du -goizean Ammman eta arratsaldean pistan- eta asteartean – Jaieguna Euskadin – eta ostiralean – jaieguna Gipuzkoan- goizean entrenatuko du eta 13etan Autocares Davidekin Granollersera abiatuko da.