Bera Bera

Select your language

Kontraerasoan aritzeko aukera izan duenean, Super Amara Bera Berak abantaila hartu du Gurpea Beti Onak Azparren Gestionen aurka abuztuko seigarren lagunartekoan, 27. Egiako Torneoa irabazteko (29-20).

Hasierako partida parekatua izan da, Lovera ezker hegalaria eraginkor hasi da hiru golekin –penaltiz bat-. Gipuzkoarrek Shula Gavilan aurkitu dute, Arrojeria, Arcos, Fernandes eta Etxeberria jokalariengatik gauzatu ditu asistentziak argentinarrak. Lehen zatiaren erdialdean, hegalariak hiru kontraeraso jarraian egin ditu markagailuan aldea zabaltzeko (15 ': 11-7).

Nafarren aldetik, Eider Hernandez hegaleko gazteak hiru gol egin ditu ia jarraian, eta aldaketekin koralitatea iritsi da Atarrabiako taldean, talde joko on batekin eta Paula Garciaren gol bikain batekin, ondoren Boadak gol ederra utzi zuen. Beti Onak bi golera jarri da, baina Super Amara Bera Berak kontraerasoen bidez aldea handitu du Erauskinekin eta Polonio pibote lanean.

Bigarren zatian, Imanol Alvarezek minutu batzuk probatu zituen pistako zazpi jokalarirekin, eta horrek jaurtiketa erraztu zion Fernandesi, Etxeberriak gol bikaina utzi du, baina De Uriartek zelai erditik gola egin du (beste bat gora joan zaio) eta Encinas atezainak hiru saiakera egin zituen bere aretik bat gauzatuz. Nafarrek joku geldoan sufritu dute.

Loidi, Urretabizkaia, Erauskin eta Tapia sartu ditu ostean Alvarezek. Abantaila bederatzi goletan gelditu zen, Loidik gola egin eta Erauskini asistentzia eman dio, Arcosek Tapiari, Aallak Hernandezen eta Ainhoa Garciaren aurrean geldiketa onak egin ditu.

Hortaz, beste proba positibo bat ligaren hasieratik hamar egunera. Bihar osteguna, atseden eguna, ostiralean Leonera non Benficarekin topo egindo du Summer BAG txapelketan (ostirala, 18etan, Villacelama herrian).

Fitxa Super Amara Bera Bera 29, Gurpea Beti Onak Azparren Gestión 19

Super Amara Bera Bera 29 (18+11): Silva (4 geldiketa), Etxeberria (5), Arrojeria (1), Arcos (3), Gavilán (4), Fernandes (4) y Hernández (3, 1p) –hasierako zazpikoa- Polonio (2), Boada (3), Loidi (1), Erauskin (2), Tapia (1), Urretabizkaia eta Aalla (8 geldiketak).  

Gurpea Beti Onak Azparren Gestión 20 (13+7): Luzuriaga, Ainhoa García (1), Lovera (5, 2p), De Uriarte (2), Sans (1), Mallo y Ayelén García (2) – hasierako zazpikoa - Hernández (3) ,Tchapchet, P. García (1), Ripa (1), Montilla, Retegi (1), Zamora (1), E. Rodríguez (1p) eta Encinas (1) (o.a.)

Epaileak: Axel Riloba eta Alejandro Hoz (kantabriarrak)

Kanporaketak: Gavilán (2), Arrojeria, Polonio Super Amaratik eta Ripa eta Montilla (2) Beti Onak taldetik.

Partzialak: 2-2, 6-4, 11-7, 13-9, 14-10, 18-13 –atsedenaldia- 22-16, 25-27, 25-18, 29-19 eta 29-20

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores