Lehen taldeko 12 jokalari, bigarren taldeko bi –Oihane Bautista eta Haizea Urretabizkaia- eta Eider Tapia Lacturale Bera Berako jubenila osatuko dute bihar Super Amara Bera Beraren deialdia Egiako Txapelketan parte hartzeko, oraingo honetan, Gurpea Beti Onak Azparren Gestión izango da aurkariaa, Guerreras Iberdrola ligara igo berri den talde nafarra.
Hau da, Frantzian lehengo astean egon zen multzotik Alba Menéndez da baja, atzo sudur hezurra apurtuta duela baieztatu ostean.
Super Amara Bera Beraren seigarren lagunartekoa izango da. Orain arte, Zuazo gainditu zuen Zarautzen (37-21), Mérignac Baionan (32-40) eta Frantzian, porrot bakarra jaso du Danimarkako Ikast taldearen aurka (31-25) eta Celles sur Belle (33-39) eta TSV Bayer 04 Leverkusen (26-24) mendean hartu zituen.
Gipuzkoarrek Gurpea Beti Onak Azparren Gestión hartuko dute Guerreras Iberdrola ligara igo dena Grafometal Sporting La Rioja taldearekiin batera. Atarribiako taldeak, besteak beste, maila gorenean eskarmentua duten jokalariak fitxatu ditu Patricia Encinas atezaina, Natalia Montilla hegalaria, Paula García zentrala eta De Uriarte argentinarra. Eta bertan jarraitzen dute Olaia Luzuriaga atezaina, Super Amara Bera Berarekin askotan entrenatu duena eta Macarena Sans zentrala argentinarra. Nafarrek 28-26 gainditu zuten Zuazo lehen lagunartekoan, Sporting La Riojarekin galdu zuten Logroño (22-20) eta irabazi Hnos Indurain kiroldegian (24-22).