Minutu eskas falta zen Super Amara Bera Bera eta TSV Bayer 04 Leverkusen taldeen arteko partida amaitzeko, ostiralean Celles sur Bellen. Donostiarrak gol bat aurretik zirela, Menendezek aurpegian kolpe gogor bat jaso zuen. Epaileek jokalari alemaniarra kanporatu zuten eta Boadak ordezkatu zuen kapitaina azken jokaldian.
Gaur goizean egindako erresonantzian haustura txiki bat ageri da sudur-hezurran, desplazamendurik gabe. Bajarako aurreikusitako epea lau astekoa da, beraz, ligaren hasiera galduko du.