Bera Bera

Select your language

Super Amara Bera Berak denboraldiaurreko zortzi lagunartekoen zikloari hasiera eman dio Zarautzen, Zubileta Evolution BM Zuazoren aurka garaipen argia lortuz (37-21, 19-10 atsedenaldian) bizkaitarrak baino sasoi puntu bat gebiago erakutsiz.

Horrelako partidetan ohikoa denez, egun hauetan fisikoak taktikoak baino protagonismo handiagoa hartuta, partidak une onak izan ditu eta abuztuko ohikoak. Positiboan, Paula Arcos eta Shula Gavilánen debuta, Eider Tapia pibota irundarraren antzera. Bestalde, Erauskin ezin izan da estreinatu iskioan min hartu duelako eta Sara Gilek ukondoan arazoekin jarraitzen du.

Imanol Alvarezek, hasieratik, 5-1eko defentsarekin probatu du, Arcos aurreratuta, Gavilan, Hernandez eta Arrojeriarekin atzean, Fernandes eta Etxeberriarekin hegaletan eta Maddi Aallarekin atean. Bigarren zatian, 6-0 tradizionalera itzuli da.

Defentsak Sanchez eta Magdalena Fernandez-Agustik zuzentzen duten Zuazoren erasoak indargabetu ditu, eta erasoan, donostiarrek nagusitasun eta jaurtiketa zehatzak sortzeko abiadura hartu dute. Ondorioz, lehen zuloa ireki du markagailuan (10 ': 8-4), Arrojeria eta Arcosek ondo asmatu dutelako.

Defentsako lana eta agian Zuazo aste honetan hasi izana eta Super Amara Bera Berak baino entrenamendu egun gutxiago eramatea, gipuzkoarrek ondo aprobetxatu dituzten galerak eragin ditu, Shula Gavilan ere pibotean asmatuz.

Aldaketak iritsi ziren, Eider Tapia estreinatu zen, Malena Cavok Etxeberriari atseden eman zion muturrean, Poloniok Arcosi aurreratuan, Oihane Bautistak bezala, Aallaren ordez atezaindegian eta atsedenaldian, 19-10 aurretik.

Bigarren zatian, gol-trukea hasieran, eta ondoren Super Amara Bera Bera, defentsa 6-0era jaitsiz Loidi eta Polonio erdian kokatuz. Zuazori kosta egiten zitzaion gola sartzea eta abantaila handitu egin da (27-13). Azken minutuetan, bizkaitarren erritmoa moteldu egin zen, baina gipuzkoarrek ondo bukatu zuten (37-21).

Azken finean, proba positiboa aurreneko parritda izanda. Hurrengo konpromisoa Baionan izango da, Merignacen aurka (asteazkena, 17: 00etan).

Super Amara Bera Bera 37 (19+18): Aalla, Etxeberria (3), Arcos (5), Arrojeria (6), Gavilan (3), Fernandes (4) eta Hernandez (9) – Hasierako zazpikoa- Boada (1), Loidi (1), Menendez (1), Polonio (3), Cavo (1), Tapia (1), Silva (o.a.), Bautista (o.a.)

Partzialak: 4-1, 8-4, 13-4, 15-6, 17-7, 19-10 – Atsedenaldia- 23-12, 24-12, 27-13, 30-16, 32-19, 37-21

 

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores