Super Amara Bera Berak irailaren 2an (18,15ean) ekingo dio Guerreras Iberdrola Ligari, Josean Gasca kiroldegian, Costa del Sol Malagaren aurka, azkeneko txapelketan lehen eta bigarren sailkatuen arteko partida ETB1ek zuzenean emateko egindako eskaerari erantzunez.
Garaikurrik gabeko ‘Superkopa’ izango da, izan ere, Ligako eta Kopako txapeldunek irekiko dute denboraldi berria, Rocasarekin batera titulua irabazteko hautagai bezala aurkezten diren taldeetako bi. Bi puntu baino ez dira egongo jokoan baina lehiaketa berritzaileari ondo ekiteko sentsazioa ere bai, titulua lehen zortzien artean play-off batekin erabakiko baita. Superkopa, aldiz, abenduaren 17-18an jokatuko da, lekua zehazteke.
Aurreko denboraldiarekin konparatuta, Elena Cuadrado eta Pessoarekin alboetan eta Azcune argentinarrarekin pibotearekin indartu da Costa del Sol Málaga, aldiz baja dira Paula Garcia eta Talita Alves.
ETBren proposamena aprobetxatuz, klubak ostiral horretan Gascara joatera animatu nahi ditu zaleak, eta horretarako hainbat ekimenetan ari da lanean, publiko ezberdinei zuzenduta.
Sarrerak (15 euro) salgai dira eta denboraldiko abonamendua ere bai.