Super Amarak Bera Bera Eskubaloia babestuko du datozen hiru denboaldietan 2022-23, 23-24 eta 24-25an, ondorioz lehen taldearekin 2016an hasitako harremanari jarraipena emango dio.
Guerreras Iberdrola Ligako taldeari izena ematen jarraituko dio Super Amara eta gainontzeko lehiaketan ere bai, European League barne.
“Hazten jarraitzeko gaur egun garrantzitsua da guretzako berriro ere Super Amararekini dugun hitzarmena berritu dugulako” ekin dio agerraldia Tati Garmendiak.
“Hitzarmen horrek lasaitasuna ematen digu planifikatu ahal izateko, gorenean jarraitzen saiatzeko, gero eta zailago den arren eta lurraldeko enpresa bati lotuta jarraitzen dugun, balio asko partekatzen baititugu, horrekin oso eroso sentitzen gara eta, batez ere, gure proiektuarekin duen inplikazioa baloratzen dugu” gaineratu du. Azkenik, eskerrak eman dizkie Amaia Larrea Giza Harremanen arduradunari eta Alfonso Reiriz Super Amarako Marketin arduradunari “berrikuntza honengatik eta espero dugu aurreko sei urteak bezain emankorrak izatea”.
Bestalde, Larreak adierazi duenez, “gure apustuaz oso konbentzituta gaude, balioak partekatzen ditugulako eta, jakina, batzen gaituelako. Taldea egiten jarraituko dugu”. Azkenik, Reirizek gaineratu du “oso harro gaude talde onenaren babeslea delako, Gipuzkoari arrakasta gehien ematen diona, baina garrantzitsuena da jarduteko eta pentsatzeko modua partekatzen dugula eta eredugarriak direla gizarte osoarentzat”.