Super Amara Bera Berak Paula Arcos fitxatu du, 2022-23 denboraldian Donostiako taldean arituko den proiekzio handieneko jokalari gazteetako bat.
2001eko abenduan jaio zen Petrer herrian (Alacant), eta bosgarren denboraldia egin du Guerreras Iberdrola Ligan. Hiru denboralditan aritu zen Elxekin, 2017-18tik 2019-20ra, guztira ligako 55 partida eta Kopako 10 jokatu zuelarik; Mecalia Atlético Guardesekin, berriz, bi denboraldi egin ditu: Ligako 46 partida, Kopako 10 eta Europako zortzi. Aurtengo denboraldia Guardesekin Ligako 26, Kopako bost eta Europako lau partida jokatu ditu, 114 gol sartuz Ligan, 26 Kopan eta 21 European Leaguen. Hau da, 20 urterekin, Ligako 100 partida jokatzeaz gain, Europan esperientzia du, eta badaki Olinpiar Jokoetan (Tokio 2021) eta Munduko Txapelketa batean (Espainia 2021) parte hartzea zer den.
Arcosek lehen lerroko edozein posiziotan jardun dezakete. Balioaniztasun horrek, jokoaren leherkortasunaz gain, Super Amara Bera Beran jokatzeko ezaugarriekin bat egiten du. Zentzu horretan, Tati Garmendia arduradunak “bere abiadura eta erasoan zein defentsan egindako ekarpena azpimarratu ditu”.