Bera Bera

Select your language

Oraingoan bai, milagarren partida jokatuko du bihar Super Amara Bera Berak eta, gainera, Guerreras Iberdrola 21-22 Ligako txapeldunen garaikurra jasoko du, aurreko bi urteetan ez bezala, une hori zaleekin partekatu ahal izateko berezitasunarekin, BM Morvedre taldearen aurkako partida ostean (Gascan, 21,30etan Daniel Toro eta Albert Pérez, kataluniarrak).

Imanol Alvarezek hedabideen aurrean egindako agerraldian aitortu duenez “geratzen zaiguna polita da, hau da, irabaztearen poztasunaren ondoren, gure jendearekin ospatzea geratzen zaigu, aurreko urteetan ez bezala”. Hala ere, ohartarazi du “eskubaloiko partida dela gure jendearen aurrean, eta irabazten jarraitu nahi dugu. Jokoan dauden puntuak ez dira erabakigarriak guretzat ez Morvedrerentzat, zoritxarrez, baina egoera horri erantzun ahal izateko erronka dugu, punturik behar gabe jokatzea, alegia”. Horregatik, Super Amara Bera Berako entrenatzaileak bere jokalariak partidara “txisparekin” iristea espero du, “irabazteko jokatzen dugulako eta jendeari garaipen bat eskaini nahi diogulako”.

Alvarezek aitortu du entrenamendu saioen kopurua jaitsi egin dela. “Egun bat gutxiago ari gara entrenatzen, baina jendea ondo entrenatzen ari da, eta datorren urterako gauzak ikus ditzakegu; izan ere, irabazteko presiorik gabe, ea joko ona eskaini dezakegun”.

Sara Gilen bajari Laura Hernandezena gehitu zaio; izan ere, belaunean gaur jaso duen tratamenduak 48 orduz geldirik izatea eskatzen duelako eta June Loidiren partaidetza zalantzan dago. Haizea Urretabizkaia (2003. urtean jaioa), bigarren taldeko ezker hegalari irundarra, berriz, deialdian sartuko da. “Orain arte gurekin entrenatu du, gazteak lehen taldera igotzen saiatzeko dinamika horren barruan sartu da eta minutu batzuez gozatzeko aukera izango du” azaldu du Álvarezek.

Ainhoa Etxeberria, O 'Mullony eta Morenoren bajei buruz galdetuta, Imanol Alvarezek egindako lana baloratu du: “Beti saiatu dira batzen, arrazoi ezberdinengatik ez dute jarraituko eta ni asko pozten naiz haiekin lan egin izanaz”. Partida girotzeko pintxo-pote antolatu du klubak elkartean (Gasca ondoko estali gabeko frontoi ondoan).

Bestalde, Espainiako Eskubaloi Federazioko Lehiaketa Batzorde Nazionalak Super Amara Bera Bera eta Zonzamas Cicar Lanzaroteren arteko 23. jardunaldiko atzeratutako partida maiatzaren 24an, asteartea, 19,30ean Josean Gasca kiroldegian ezarri du.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores