Bidebieta auzoan sortua, bosgarren saiakeran lortu zuen emakumeen eskubaloiko ohorezko mailara igotzea 1990ean eta irailaren 23an debuta egin zuen Madrilen, Complutense taldearen aurka (25-17). Porrot horrek maila eusteko arazoak izango zirela antzeman zituen baina lortzeaz gain, urtez urte urratsak eman ditu egun erreferente izateko. Elitean mila partidako langara iritsiko da larunbatean Gascan (18etan)
Izan ere, 1990eko irailaren 23az geroztik gaur arte 999 partida igaro dira. Corteblanco-Meyba Bidebieta moduan egin zuen debuta ohorezko mailan, gero Corteblanco Bidebieta 1997-98 denboraldira arte. Desagertzeaz zegoela, Bera Berak beregain hartu zuen eta Bidebietako kiroldegian jarraitu zuen jokatzen 2020ko martxora arte. 1999-2000 denboralditik 2009-10 denboraldira, Akabak eman zion izena taldeari eta 2016-17 deboraldiaz geroztik Super Amarak.
Ondorioz, larunbat honetan, 2022ko maiatzaren 14an, talde honeko mila partida ofiziala lotuko ditu elitean: Ligan 791; Kopan, 78; 12 Superkopa eta 118 Europan.
|
Partidak |
Irabazita |
Berdinduta |
Galduta |
Golak alde |
Liga |
791 |
542 |
42 |
205 |
21.299 |
Kopa |
78 |
52 |
|
26 |
2.039 |
Superkopa |
12 |
7 |
|
5 |
307 |
Europa |
118 |
60 |
10 |
48 |
3.176 |
|
999 |
661 |
52 |
284 |
26.821 |