Bera Bera

Select your language

Super Amara Bera Berak 21-22ko Guerreras Iberdrola Liga bereganatu du gaur Unicaja Banco Gijón gainditu ostean La Arena kiroldegian, ondorioz, hiru jardunaldin faltan matematikoki zortzigarren txapelketa eskuratu du eta oraingo honetan Gipuzkoatik iritsitako zaleekin ospatzeko aukera izan du.

Izan ere, harmailako zati horretatik iritsitako babesa lagun, Super Amara Bera Bera defentsan nahiz erasoan nagusi zen. 6-0 ohiko defentsan, Cesáreo eta Menéndez erdian, Etxeberria eta Arrojeria ondoan, Boada eta Moreno hegaltan eta Aalla atezain. Fernandesek Arrojeria ordezkatu du erasoan.

Cesáreok asmatu du sei metrotan eta Etxeberria, kontraerasoan. Gipuzkoarrek tartea ireki dute eta Gonzálezek eta Palomok mantendu dute Gijón. Álvarezek Ugartemendia, Cavo eta Arrojeria sartuarazi ditu. Menéndezek abiadura aprobetxatu du birritan eta Etxeberria hegaletik irtenda barnerakera ederra gauzatu du (19’: 7-12).

Unicaja Banco Gijón taldeak tartea murriztu du Palomo eta Borges jokalariei esker. Álvarezek partida gelditu du, Poloniok asmatu du, baina Borgesek ere bai. Poloniok lapurtu du eta Morenok kontraerasoa gauzagu du, piboteak hegaletik sekulako gola egin du eta donostiarrak aurretik iritsi dira atsedenaldian (14-18).

Bigarren zatian, Boadak ireki du markagailua baina  Fariak erantzun dio. Raquel Álvarezek Menéndez gelditu du, Aallak Palicio baina ezin Cachedarekin. (32’: 16-19). Hernándezek penaltiz egin du gola eta  Cesáreok eta Menéndezek baloia lapurtu eta gol egin zuten; eta Menéndezek beste gol eder bat utzi zuen (36’: 16-22). Cesáreo kanporatu arren, Aallak Mendozari egin zion geldiketa, Etxeberriak lapurtu zuen baina Menéndezek zutoinera jo zuen.

Super Amara Bera Berak tartea ireki zuen eta zortzigarren titulua dastatzeko aukera izan zuen, liga borobilduz.

Fitxa: Unicaja Banco Gijón 22, Super Amara Bera Bera 35

Unicaja Banco Gijón 22 (14+8): Alonso, González (2), Palicio (1), Faria (4), Palomo (4), Cacheda (4) eta Mendoza (1) –hasierako zazpikoa- De Andrés, Borges (6), Calbón eta Álvarez (o.a.)

Super Amara Bera Bera 35 (18+17): Aalla, Boada (3), Etxeberria (2), Cesáreo (4), Menéndez (7), Arrojeria (2), Moreno (1) –hasierako zazpikoa- Fernandes (3), Cavo (1), Ugartemendia, Polonio (4), Hernández (6, 3p), O’Mullony, Gil (1), Loidi (1p) eta Silva (o.a.).

Epaileak: Tania Rodríguez (valentziarrak) eta Lorena García (aragoikoa)

Kanporatuak: Palomo Unicajatik eta Menéndez, Hernández eta Cesáreo Super Amaratik

Partzialak: 2-4, 3-5, 6-8, 8-12, 13-15, 14-18 –atsedenaldian- 16-21, 17-24, 20-27, 20-29, 22-32 eta 22-35

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores