Garaipen itzela lortu duena Super Amara Bera Berak Emakumeen Eskubaloiko XLIII edizioko final-laurdenetan Illunbeko Donostia Arenan ospatzen ari dena Caja Rural Aula Valladolid gaindituz (37-24, 22-14 atsedenaldian), ondorioz Guardesekin finalerdi berri bat biziko du.
Amaia González de Garibayk markagailua ireki arren Super Amara Bera Bera segituan partida menperatzen hasi zen Laura Hernándezek –penaltia huts egin arren- lau gol egin zituelako.. Malena Cavok hutsuenak aurkitu ditu Caja Rural Aula Valladoliden defentsan, partidari heldu ziola Cifuentesen saikerak lagun, Elba Álvarezen eraginkortasuna ondoren Inoa Luciok lekukoa hartu zuelarik.
Lehen zatia erdialdean, Super Amara Bera Berak partida apurtu du defentsan eraginkor, Aalla atezaina asmatzen hasi zen eta golak egiterakoan jokalari ezberdinek hartu zuten parte. Eta korrika egiten hasi zen, Arrojeriak barneraketa gauzatu zuen, Etxeberriak kontraerasoan egin zuen gola eta ondoren Polonio eta O’Mullonyk. Imanol Álvarezek aldagela mugitu du eta erantzun ona jasao zuen Fernandesekin, Boada eta O’Mullonyrekin.
Caja Rural Aula de Valladolid saiatu da So Delgadorekin baina ezin izan du Super Amara Bera Bera gelditu. Posteak galerazi zion Loidiri tartea zabaltzea penaltian. Atsedenaldian (22-14).
Bigarrenean, Lulu Guerra partidan sartu zen Caja Rural Aula Valladolid gerturatzeko Cifuentes eta Lagunarekin. Cesáreo asmatzen hasi zen arte seigarren minutuan eta hiru gol egin zituen modu berean. Horrez gain, Aalla gelditzen hasi zen eta gipuzkoarrek tartea berreskuratu zuten (44’: 27-19).
Álvarezek aldaketak egin zituen eta Arrojeriak ez zuen birritan barkatu. So Delgadok asmatzen hasi zen baina Moreno, O’Mullony eta Arrojeriak ere bai (51: 32-22). Aallak borobildu zuen partida gol batekin.
Taldeak eta zaleek gozatu zuten - 2.500 pertsona baino gehiago- eta larunbatean erronka berri bat, beste final bat eta horretarako Mecalia Atlético Guardés (larunbatean 18,30etan ETB) gainditu behar du Super Amara Bera Berak. Beste finalerdian, Costa del Sol Málaga eta Elche visitelche.com aurrez aurre Rocasa eta Unicaja Banco Gijón mendean hartu ostean.
Fitxa: Super Amara Bera Bera 37, Caja Rural Aula Valladolid 24,
SUPER AMARA Bera Bera 37 (22+15): Aalla (1), Cavo (1), Hernández (6, 1p), Loidi (2, 1p), Cesáreo (5), Etxeberria (2) eta Arrojeria (6) –hasierako zazpikoa- Gil, Polonio (3), O’Mullony (3), Boada (3), Fernandes (3), Menéndez, Ugartemendia (1), Moreno (1) eta Silva (o.a.)
Caja Rural Aula Valladolid 24 (14+10): Guerra, Lucio (5), E. Álvarez (5), Cifuentes (2), T. Álvarez, Cuadrado y González de Garibay (3) - hasierako zazpikoa - Moles, So Delgado (6), Laguna (1), Vallés (2), S. Bergara, García, Colias, R. Bergara eta Sanz (o.a.)
Epaileak: Miquel Florenza eta Jordi Ausás (kataluniarrak)
Kanporatuak: Fernandes, O’Mullony, Cesáreo eta Polonio (2) Super Amara Bera Beratik eta Elba Álvarez, Laguna eta Rafaela Beragara Caja Ruraletik
Partzialak: 4-3, 8-6, 11-8, 13-9, 17-12, 22-14 --atsedenaldia- 22-16, 26-17, 27-19, 31-21, 37-24