Selekzioek eragindako etenaldia aprobetxaturik, SUPER AMARA Bera Berak eta Kukullaga Etxebarrik Open Cupeko finala jokatuko dugu igandean, apirilak 24, Ermuko Miguel Ángel Blanco kiroldegian 12etatik aurrera.
Donostiarrek, jakina, Imanol Álvarez, Maitane Etxeberria eta Elisabet Cesáreo bajak izango dituzte Portugalen aurka jokatuko baitute igandean Irunen sailkapena poltsikoratuta eta Mariane Fernandes, berriz, Brasilekin Portugalen konzentratuta dago.
Partida ondo datorkie gipuzkoarrei lehiaketako erritmoa galdu ez dezan. Erreginaren Kopako fase finala atejoka dago eta taldea horretarako prestatzen ari da.
Bestetik, Zilarrezko Mailan bosgarren gelditu den Kukullaga Etxebarrik Open Cupeko finalerdietan Aiala Zarautz (29-25) gainditu zuen Etxebarrin eta SUPER AMARA Bera Berak, aldiz, Zubileta Evolution BM Zuazori irabazi zion Elgoibarren (32-26).