Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berak partida borobila egin du arlo guztietan Mecalia Atlético Guardés (33-24, 17-11 atsedenaldian) gainditzeko eta Guerreras Iberdrola ligako zortzigarren titulua laztantzeko.

Partida erritmo biziarekin hasi da, bi taldeek abiadurari muzin egin gabe, gol bakoitzak erantzuna zuelarik beste aldean. Lehenengo jaurtiketaz salbu, Pessoak egin duena, gainotzekoak sareetan bukatu dira. Arcosek, kontraerasoan, markagailua ireki du baina Hernándezek segituan erantzun du.

SUPER AMARA Bera Berak Mirene Morenoren baja zuen, artzamar bat apurtuta, ondorioz, Hernándezek ere hegal horretan jokatu du Sara Gilei atsedena emanez bigarren zati hasieran. Norgehiagoka hasteko Cesáreo eta Loidi erdigunean kokatu dira, Etxeberria eta Hernández lagun, O’Mullony eta Arrojeria hegaletan zirelarik. Gilek Loidi ordezkatu du erasoam.

Lehen partziala eroa izan ostean (5: 4-3), donostiarrek kontrolatu dute lehia ondoren. Etxeberriak baloi loratu batekin Carratú gainditu du. Cesáreok pibotean hartu du baina Lorena Pérez eta Calzadok hegaletik asmatu dute Silva aurrean, baina Pessoak ez du asmatu herrikidea gainditzen.

Hernándezek zazpi metroak gauzatu du, barneraketa egin du eta defentsan Sancharen eraso falta. Arrojeriak gurutzatu dio baloia Carratúri eta Etxeberriak kontraeraso berri bat sinatu du, Silvaren asistentzia. Pradesek partida gelditu du (13’: 9-5). Baina bere taldeak ez du asmatu. Pérezek iskin ona egin baina kanpora bidali du eta beste baloi galdu batekin, Poloniok kontraerasoan egin du gola. Horrez gain, Aallak penaltia gelditu dio Limari, Nietok Silvarekin topo egin du eta Da Silva kanporatuta Cavok asmatu du.

Semperek Carratú ordezkatu du eta Sancha izan zen bolada txarrari amaira jarri zuena. Donostiarren abantaila bospasei goletan kokatu zen Gómezek eta Da Silvak defentsan egindako lanari esker. Pradesek Arcos aurreratu zuen 5-1 defentsara O Porriñon erantzun ona eman ziona baina Cavok erdira jotzen gainditu zuen. Atsedenaldian (17-11).

Bigarrenean, Imanol Álvarezek titularrak nahastu zuen eta Guardés 6-0 defentsara itzuli zen. Partidak hasierako erritmoari ekin zion, Ugartemendiak kontraerasoan asmatu du eta galizarrek Sandra Santiago aurkitu dute bost golekin buruko mina sortu diona Silva atezainari. Halere, Boadak eta Fernandesek asmatu dute

Etxeberria kontraerasona, Arrojeriak eta O’Mullonyk sekulako golak egin dituzte, Guardés saiatzen ari zen Moreno eta Descalzorekin. Loidik erasoak minutuak izan zituen, Silvak bi geldiketa handi egin zien Pérez eta Arcos jokalariei eta 20. garaipena Gascan lortu dute donostiarek

Hortaz, Guerreras Iberdrola Ligako titulua matematikoki lortu dezake SUPER AMARA Bera Berak hurrengo jardunaldin Unicaja Banco Gijón gaindituz gero –maiatzak 8 -. Halere, hori baino lehenago, Illunben Kopa.

 Fitxa: SUPER AMARA Bera Bera 33, Mecalia Atlético Guardés 24

SUPER AMARA Bera Bera 33: (17+16): Silva, Etxeberria (4), O’Mullony (1), Cesáreo (2), Loidi (2), Arrojeria (4), Hernández (7, 3p) –hasierako zazpikoa- Gil, Polonio (1), Cavo (5), Menéndez (1), Ugartemendia (1), Boada (2), Fernandes (3) eta Aalla (o.a.)

Mecalia Atlético Guardés 24: (11+13): Carratú, Pérez, (1) Arcos (3), Gómez (2), Lima (3, 2p), Pessoa eta Calzado (2) – hasierako zazpikoa - Sancha (1), Moreno (2), Da Silva (2), Descalzo (2), Nieto (1), Santiago (5) eta Sempere (o.a.)

Epaileak: Alejandro Hoz eta Áxel Riloba (kantabriarrak)

Kanporatuak: Polonio eta Menéndez SUPER AMARA Bera Beratik eta Da Silva Mecalia Atl. Guardésetik

Partzialak: 4-3, 6-5, 10-5, 12-7, 15-9, 17-11 –atsedenaldian- 19-13, 22-15, 25-18, 28-19, 30-21 eta 33-24

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores