SUPER AMARA Bera Berako Maitane Etxeberria eta Elisabet Cesáreo jokalariak José Ignacio Prades eta Imanol Álvarezek osaturiko zerrendan sartu dira, Eurokopako sailkatze fasearen azken bi partidak jokatzeko, apirilaren 20an Michalovcen (Eslovakia) eta Irunen, apirilaren 24an (19etan).
Espainia eta Hungariak Eslovenian azaroaren 4tik 20ra bitartean jokatuko den Eurokoparako sailkapena bideratuta dute, halere, datorren astean berrestea falta zaie. Eslovakian irabaziz gero apirilaren 20an (20etanTDP) Etxeberriak eta Alicia Fernándezek ezagutzen duten pistan, Bera Berarekin Europako partida batean. Emaitza hori emanez gero eta Portugalek ez badu Hungaria gainditzen Guerreras selekzioa Europako txapelketan izango da berriro. Aitzitik, Artalekun jarriko du txartela jokoan, apirilaren 24an 19etan. Kopako abonamendua eskuratu dutenek promozio kode bat izango dute eskura.
Hortaz, Mecalia Atlético Guardésen aurkako partida ostean, apirilaren 16an izango dena Gascan 12etan, SUPER AMARA Bera Berako jokalari eta entrenatzaileak taldearekin bat egingo dute Madrilen.