Daukagun onena eman behar izan du SUPER AMARA Bera Berak Gascan KH7 BM Granollers gainditzeko, azken bi minutuetan baino amore eman ez duena (28-25, 13-14 atsedenaldian).
Eguna triste hasi da, izan ere, Alberto Moreno zendu zela jakinarazi du familiak, Mirene Morenoren aita jokalaria partidarako baja izan delarik, jakina.
Lehen zatiak markagailuak gorabeherak izan ditu, KH7 BM Granollersek menperatu duena minutu gehienetan. Fernandesek ireki du lehia baina Granollersek 0-4 partzialarekin erantzun du Prelchi eta Vegué kontraerasoan eta Guarieiroren bi jaurtiketei esker.
Imanol Álvarezek 5-1 defentsa ezarri du Polonio aurreratuta eta atzean Loidi, Etxeberria eta Arrojeria, Cavo eta Hernández hegaletan eta Silva atepean. Fernandesek Loidi erasoan ordezkatu du. Kostata egin dute bigarrena gipuzkoarrek, Cavoren barneraketa batekin eta ondoren Fernandesek hartu du ardura bikain aritu den Marta Mera atezaina gainditzen, Hernándezek hegaletik ere asmatu duelarik.
Arazoa, baina, defentsan zegoen eta Prelchi pibotarekin lortura saihestu. Álvarezek partida gelditu zuen 13. minutuan 6-0 defentsa kokatzeko. Cesáreo eta O’Mullony sartu ziren eta beranduago Boada taldea zuzentzera, Arrojeria eskuin albokora bidalita. Aldaketak fruituak eman zituen, SUPER AMARA Bera Bera aurretik jarri da baina Granollersek ez zuen amore eman eta atsedenaldira Sarandeva bere pistatik sartutako gol batekin iritsi da aurretik atsedenaldira (13-14).
Bigarren zatian, KH7 BM Granollersek estutu du lehia (14-18) Guarieiro protagonista eta Gascan kezka zen nagusi. Halere, donostiarrek Cesáreo aurkitu dute eta bost minutuetan berdindu dute norgehiagoka. Eta ez hori bakarrik, Cesáreo eta Boadari esker aurretik jarri ere (40’: 20-18). Milagros kanporatu arren, Ana Gonzálezek tartea murriztu du eta Granollersek berdindu du partida Guiarierorekin, baita aurretik jarri ere (20-21). Arrojeriak Prelchiri iskin egin dio eta berdinketa ezarri du, Cavok aurretik jarri du SUPER AMARA Bera Bera baina Etxeberria kanporatu dute eta Granollersek berriro ados jarri du lehia. Fernandesek gola egin du baina Ana Gonzálezek erantzun du. Boadak barneraketa egin du, Cavok defentsan Veguék jaso behar zuen baloia lapurtu du eta Arrojeriak asmatu du barneraketa egiten. Banakako defentsan egin dio usurbitarrak Guarieirori eta Silvak Vegueri atera dio baloia baina ezin izan du Ana González gelditu kontraerasoan. Boadak penalti eta Guarieiroren kanporaketa lortu du joku geldoa adierazi baino lehen eta Elxen bezala Hernándezek asmatu du, Silvak Kofler gelditu du eta Fernandes eta Cesáreok Gascan utzi dituzte bi puntuak (28-25).
Fitxa: SUPER AMARA Bera Bera 28, KH7 BM Granollers 25
SUPER AMARA Bera Bera 28 (13+15): Silva, Hernández (5, 1p), Fernandes (5), Polonio, Arrojeria (5), Cavo (2) eta Etxeberria (1) –hasierako zazpikoa- Loidi, Menéndez (1), O’Mullony, Cesáreo (5), Boada (3), Ugartemendia, Gil (1) y Aalla (o.a.)
KH7 BM Granollers 25 (14+11): Mera, González (5), Kofler (1), Sarandeva (2), Prelchi (3), Guarieiro (9) eta Vegué (4) –hasierako zazpikoa- Vázquez, Sobrepera (1), Milagros, Monllor, Ben Chayhab eta Wiggins (o.a.)
Epaileak: Óscar García (madrildarra) eta Andrés Rosendo (galizarra)
Kanporatuak: Loidi, Cesáreo eta Etxeberria SUPER AMARAtik eta Milagros, Guarieiro (2) eta Prelchi KH7 BM Granollersetik
Partzialak: 1-3, 3-5, 6-8, 8-9, 10-10, 13-14 –atsedenaldia- 16-18, 19-18, 20-20, 22-21, 25-23 eta 28-25