“Jardualdia garrantzitsua da” komentatu du SUPER AMARA Bera Bera entrenatzaile Imanol Álvarezek Gascan komunikabideen aurrean gaur goizean egindako agerraldian. Teknikariak onartu du ”puntuen tartea handitu dugu” baina, era berean, “zuhurtzia” eskatu du eta ohartarazi du bihar Gascan 18etan KH7 BM Granollers gainditzea “ez da erraza izango” (Óscar García –madrildarra- eta Andrés Rosendo –galizarra-).
Izan ere, Palaun jokaturiko lehen itzulo partida ez da erreferentzia (26-39). “Erraz irabazi genuen baina orain ezberdina izango da baja izan ziren hainbat jokalari bihar hemen egongo direlako. Gainera, ondo jokatzen ari dira, Guarieiro sasoiko dago eta ea nola defendatzen dugun, hegalekoak ere egun eraginkorrak dira (Vegue eta Ana González) eta defentsan 6-0 eta 5-1 erabiltzen dituzte”. “Talde gazte da, egun ona izatekotan baliabideak ditu eta gu irabazteko gai dira”. Bere ustez “Granollersek etorkizunean selekzioan arituko diren jokalariak ditu”.
Bere taldeaz galdetuta, 16 jokalariak prest izango dituela dio. “Tartea are handiago da baina badaezpada handitzen jarraitu behar dugu, murrizteko norgehiagokak gelditzen direlako eta guk ere partida zailak ditugulako” adierazi du Imanol Álvarezek. Horregatik dio SUPER AMARA Bera Berak bihar garaipena lortuz gero “urrats sendoa emango genuke”. Halere, Elxen irabazi arren, bere taldeari puntutxo bat eskatu dio. “Defentsan hobetu dezakegula uste dut”, aitzitik, “erasoan ondo ikusten ditut, hasieran baino ideia garbiagoak ditugu eta horrek konfiantza ematen dit”.
Biharko gakoen artean “gure defentsak Granollersen erasoa estutu egin behar du korrika egiteko aukera emate aldera eta baloi jabetza kopuru altuetara jokatu”.