Gaua borobila asteazkenekoa, SUPER AMARA Bera Berak Visitelche.com Elche (20-21) gainditzeaz gain, gauzak beti zailak jartzen dizkion taldea, Rocasak kale egin du O Porriñon, ondorioz, gipuzkoarrek zortzi puntuko aldea zabaldu dute kanariarrekiko. Donostiarrak bigarren zati hasieran izandako makalaldiari buelta emateko gai izan dira, Ligako pistarik zailenetan urrezko bi puntuak eskuratzeko.
Partida atarian, Imanol Álvarezek lasaitasuna eskatu zien jokalariek elxetarren defentsa irakurtzeko erabaki onenak hartze aldera. Morales atezaina bikain ibili da Boada eta Sara Gilen aurrean, Elx eraginkoarra zen erasoan eta markagailuan aurretik kokatu da (3-2) O’Mullonyren golek eta Hernándezek sartutako penaltiak gertu mantendu dutelarik SUPER AMARA.
Defentsan, Cesáreo eta Loidi erdian, Polonio eta O’Mullony ondoan, Gil eta Boada hegaletan, Aallak geldiketak egin dituenean SUPER AMARA Bera Berak eraso joku geldoan hutsuneak aurkitu ditu eta aurretik jarri da Boadari esker (18’: 5-8).
Rocamorak partida gelditu zuen. Elche pistako zazpi jokalariekin saiatu zen eta Maddi Aallak bere lehen gola ofiziala egin zuen SUPER AMARA Bera Berarekin. Halere, aldaketak iritsi ziren, kokapen akatsak izan ziren eta Elchek tartea murriztu zuen. Bernabék bi penalti gauzatu zituen, Arrojeriak eta Andreuk sekulak golak egin zituzten baina Menéndez kontraerasoan Elche gol bakar batera utzi zuen. Loidik penaltiz eta Cavok arnasa eman zioten taldeari atsedenaldira 9-12 aurretik iristeko Loidi kanporatu arren.
Bigarrenean ideiarik gabe gelditu da bapatean SUPER AMARA Bera Bera. Menéndez kanporatu zuten, erasoak ez zuen minik egiten, Bernabék penaltiak sartzen jarraitzen zuen, Elche berdintzeaz gain aurretik ere kokatu da Gilek eta Etxeberriak Moralesekin topo egin dutelako. Zazpi minutu egon da golik sartu gabe, behin gola jasota azkar aterata egin O’Mullonyk egin duena. 5-1 partzialarekin visitelche.com Elche taldea partidaren jabe zen eta eroso sentitu da. Loidi kanporatu dute bigarren aldiz Elchek bi goleko aldea hartu du.
Imanol Álvarezek partida gelditu du. Bigarren zatiko bigarren gola Fernandesek egin du 44. minutuan eta gipuzkoarrek partidari heldu diote brasildarrari esker. Halere, defentsa ez zegoen guztiz fin, Poloniok baloia lapurtu duen arte eta 19 metrotik berdindu du lehia (51’: 18-18).
Rocamorak norgehiagoka gelditu du. Cavok donostiarrak aurretik jarri du baina Méndezek berdindu du partida. O’Mullony baloia lapurtu zuen baina Moralesek gelditu zion penaltia Loidiri. Halere donostiarrek zuten baloi jabetza. Zhukova kaleratu zuten eta Bernabé ostean. Fernandesi penaltia egin zioten, Hernándezek gauzatu zuena eta Elchek bi gutxi zituela ezin izan zuen gola egin. Halere, O’Mullonyk hegaletik posteari jo zion eta Bernabék ere, seigarren penaltian postearekin egin zuen topo. Azken minutuan Álvarezek Cavorekin jokatzea eskatu zuen eta argentinarrak barneraketa bikaina egin zuen bi puntuak Donostiaruntz bidaltzeko.
Garaipenari esker, Guerreras Iberdrola ligako 19. Jardunaldian, SUPER AMARA Bera Berak bost puntuko aldea du Unicaja Banco Gijón taldearekiko, larunbatean Barakaldon arituko dena, zazpi Costa del Sol Málagarekiko eta zortzi Rocasarekiko.
Fitxa: Elche visitelche.com 20, SUPER AMARA Bera Bera 21,
Elche visitelche.com 20 (9+11): Morales, Gascó, Sempere (1p), Flores (3), Bernabé (7, 5p), Méndez (2) eta Guilabert (1) –hasierako zazpikoa- De Gracia (1), Menéndez (3), Zhukova, Andreu (1), Bolling (1) eta Rodrigues (o.a.)
SUPER AMARA Bera Bera 21 (12+9): Aalla (1), Gil (1), Hernández (4p), Boada (3), Cesáreo, O’Mullony (3) eta Etxeberria – hasierako zazpikoa - Loidi (1p), Polonio (1), Arrojeria (1), Cavo (3), Fernandes (3), Ugartemendia, Menéndez eta Silva (o.a.). Deialdian: Moreno
Epaileak: José Alberto Macías eta Ernesto Ruíz, andaluziarrak
Kanporatuak: Bernabé (2), De Gracia (2) eta Zhukova Elchetik eta Loidi (2) eta Menéndez SUPER AMARAtik
Partzialak: 3-3, 4-4, 5-6, 5-8, 9-10, 9-12 –atsedenaldian- 11-12, 14-13, 15-14, 18-16, 19-19, 20-21