Bera Bera

Select your language

Defentsa sendoa, Silva atepean lagun eta erasora ziztu bizian aterata SUPER AMARA Bera Berari aukera eman dio lehen zati erdialdean Porriño gainditzeko eta beste bi puntuen jabe egiteko (32-17) Guerreras Iberdrola Ligako lidertza sendotze aldera.

Conservas Orbe Rubensa Porriñok behin eta berriz donostiarren defentsarekin egin zuen topo eta Silva atezainarekin. Galizarrak osasun arazoak izan ditu hainbat jokalariekin, izan ere, azkeneko hiru partidetatik bi atzeratu behar izan ditu, ondorioz, Ismael Martínezen taldea Gascara zalantza ugari zituela agertu da. Horregatik, 20 minutu besterik ez dio eutsi SUPER AMARAri.

Defentsako lanak erasoari azkar ateratzeko aukera eman dio SUPER AMARA Bera Berari. Hernándezek aurreneko gola egin du baina askotan irten dira korrikan erasora euskadunak, transizioan eta gol jaso ostea ere bai. Eta joku geldoan ere fin ibili da, Boadak birritan zulatu du sarea 5-1 defentsa gainditu.

Imanol Álvarezek Loidi eta Cesáreo kokatu ditu erdian, Polonio eta Hernández ondoan eta O’Mullony eta Boada, hegaletan. Loidik Gili utzi dio lekua erasoan. Halere, eta Bonok tartea murriztu dute baina Gilek hegaletik, Cesáreok kontraerasoan, Hernándezek penaltiz eta kanpoko jaurtiketaz asmatu dute eta O’Mullonyren gol bati esker tartea abantaila hartu dute donostiarrek (14’: 9-4). Aldaketak iritsi dira, Maitane Etxeberria baja izanda, Polonio, O’Mullony eta Cavo leku horretan kokatu dira lehen zatian eta Moreno ere baja –ahizpa ezkondu da- Gilek defentsan atsedena hartu du.

Ainhoa Etxeberria erasoan eta defentsak eraginkor egon da Menéndezen laguntzarekin. Porriño sei goletan gelditu da eta tartea are handiago egin da Sara Gilen gol bikainei esekr eta Fernandesek sekulako asistentzia eman dio Etxeberriari, atsedenaldiara 17-8 iritsiz.

Bigarrenean ez da partida aldatu. Ismael Martínezek 5-1 jarri du defentsan, SUPER AMARA Bera Beran Arrojeriak hartu du gidaria. Bono, Casasola, Samartín, Santomé edo Tavares saiatu dira hutsuneak aurkitzen baina Tavaresek birritan baino ez du Haridian aurkitu. Cesáreo eta Arrojeriaren golekin donostiarrek abantaila handitu dute.

Álvarezek minutuak banatu ditu, Hernándezek hegalean ere asmatu du, Fernandes albokoan, Ainhoa Etxeberria hegalean, Polonio pibotean, Cavo sentsazioak berreskuratzen, Fernandes bezala.

Ondorioz, aise irabazi du SUPER AMARA Bera Bera, KH7 BM Granollers gainditu duen Unicaja Banco Gijón taldearekiko hiru puntuko aldea mantenduz, eta Rocasarekiko bat gehiago, etxean Caja Rural Aula Valladolidekin berdindu duena. Asteazkenean, erronka berri bat Elxen Guerreras Iberdrola ligako 19, jardunaldian (Teledeporte, 20,30etan)

Fitxa: SUPER AMARA Bera Bera 32, Conservas Orbe Rubensa Porriño 17

SUPER AMARA Bera Bera 32 (17+15): Silva, O’Mullony (3), Polonio, Loidi (2), Cesáreo (2), Hernández (8, 3p), Boada (2) –hasierako zazpikoa- Gil (5), A. Etxeberria (4), Arrojeria (2), Fernandes (2), Menéndez, Cavo (2) eta Aalla (o.a.)

Conservas Orbe Rubensa Porriño 17 (8+9): Ayelén, Barros, Santomé (1), Bono (5), Rodríguez (4), Casasola (1), Fermo (1) – hasierako zazpikoa - Samartín (2), Tavares (1), Hernández, López (1), Portillo (1), Fernández eta Carrera (o.a.)

Epaileak: Cristian Da Silva eta Tomás Luis García (Gaztela-Leoi)

Kanporatuak: Cesáreo eta Fernandes SUPER AMARAtik eta Fermo eta Samartín Porriñotik

Partziala: 3-1, 6-4, 9-4, 11-5, 15-6, 17-8 –atsedenaldian- 20-9, 22-11, 24-14, 27-15, 28-16 eta 32-17

Gertaerak: Cesáreok Guerrera Iberdrola saria jaso zuen Tati Garmendiak emanda.

Bi taldean Ukrainaren banderarekin argazki bat atera zuten eta bildu zen dirua Chernobil Elkartearentzat bideratuko da.

Argazkia: Óscar Araujo

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores