Bihar larunbata (19,30etan), SUPER AMARA Bera Berak Conservas Orbe Rubensa Porriño hartuko du Gascan (Cristian Da Silva eta Tomás Luis García, Gaztela-Leoi) “etxean talde fidagarria izaten jarraitzeko, bi puntuak Gascan gelditze aldera” Imanol Álvarezen iritziz.
Guerreras Iberdrola Liga lehiaketako azken herenan sartu da. “Ligako azken zatian sartu gara eta Málagara joan aurretik genuen tartea berreskuratu dugu” pozik adierazi du SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaileak, izan ere, Valladoliden irabazi zuen eta Xixonek Elxen galdu. Halere, Porriñoz ez da fio, joaneakoan berdindu bazuten ere, bere iritziz, galizarrek “talde ona dute eta ondo jokatzen ari da, ezkutuan dagoen taldea da”, ondorioz, “kezkatuta” dagoela onartu du.
Ligaren parekotasuna hizpide, Álvarezek uste du “partida bakoitza gainditu behar dugu eta aurkarien emaitzei zain egon”. “Aurkaria beti errespetatu behar dugu, norbait duzu aurrean eta puntuak ez dira lehendik banatzen”, horrez gain, “teorian ahulak diren talde horiek arriskutsuak dira”.
Maitane Etxeberria baja da, Cavo normaltasun osos entrenatu da ostegunean eta ostiraleak eta klubak Ukrainarekin elkartasuna adierazteko moduak ezarri ditu, Chernobil Elkarteak diru bilketa jasoko duelako.