SUPER AMARA Bera Berak Caja Rural Aula Valladolid izango du aurkari Erreginaren Kopako final-laurdenetan Donostiako Miramar Jauregian egindako zozketaren arabera.
Aula Valladolid izan da Guerreras Iberdrola Ligan azken aurkaria donostiarrentzat. Lehengo larunbatean Huerta del Rey gainditu zuten taldea (27-29). Zozketa ez da ohikoa izan, SUPER AMARA Bera Berak aurkaria aukeratu duelako, Imanol Álvarez eta Alba Menéndez ez eroso sentitu direla adierazi dutelarik. Aula izan da aurreneko taldea ateratzen, ondoren KH7 BM Granollers eta jarraian, Mecalia Atlético Guardés, ondorioz kataluniarrak eta galizarrak izango dira aurkari gipuzkoarrentzat edo Aularentzat.
Taulako beste aldean, Costa del Sol Málaga eta Rocasa elkarren artean arituko dira eta Imanol Álvarez ezker aldea aukeratuta, Elche visitelche.com taldeak Unicaja Banco Gijón izango du aurkari.
Kadete mailan, Lacturale Bera Bera B multzoan dago, Rocasa, Costa del Sol Málaga eta Unicaja Banco Gijón taldeekin batera. Ligaxka jokatuko dute lehiaketa sistema gisa, hau da, ostiralean 40 minutuko bi partida jokatuko dute, larunbatean bat eta multzo bakoitzeko txapeldunek igande goizean finala jokatuko dute.