Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berako Elisabet Cesáreo 18. Jardunaldiko Guerrera Iberdrola izendatu du Federazioak web orrialdean jasotako bozkei esker.

Larunbatean Valladoliden jokaturiko partidan Caja Rural Aula Valladolid taldearen aurka, Elisabet Cesáreok, 30 minutu jokatu zituelarik, zortzi jaurtiketatik sei gol egin zituen eta donostiarren erasoko erreferente nagusiena izan zen.

Denboraldi honetan laugarren izendapena da SUPER AMARA Bera Berako jokalari batek jaso duena. Cesáreoren aurretik, Cristina Polonio –6. jardunaldian-, Alice Fernandes Silva –10. jardunaldia- eta Malena Cavo, 14. Jardunaldian- izan ziren Guerrera Iberdrola.

Pibota kataluniarrak garaikurra jasoko du larunbatean (19,30etan) Gascan, SUPER AMARA Bera Berak Conservas Orbe Rubensa Porriño taldearen aurkako partida atarian.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores