Ugalkortasunaren Euskal Institutukoko (IVF Donostia) Euskadiko Zuzendari nagusi David Iruretagoyena eta Elisa Pérez zuzendari medikoa SUPER AMARA Bera Berako jokalarien entrenaldira gerturatu dira kirol eliteak ugalkortasunean eragin lezakeen arazoen berri emateko eta etorkizunean arazo horiek saiheste aldera IVF Donostiak nola lagundu lezake azaltzeko.
“Haurdunaldia lortzeko arazoak sortzen direnean informazio gutxi dugu eskura” azpimarratu du David Iruretagoyenak, Elisa Pérez doktoreak berriz ziklo obarikoa azaldu du, hau da, biek ugalkortasuna hizpide izan dute eliteko kirola jarduera nagusi duten gazte (20 eta 30 urte artekoa) multzo batekin.
IVF Donostia SUPER AMARA Bera Beraren plantillaren esanetara dago eta, horrez gain, ugalkortasuna eta beste gai batzuen inguruan informazioa ematen jarraituko du.