Lehenengo itzulia amaitu zenean Imanol Álvarez ohartarazi zuen: “oraindik liga erdia falta da”. Atzo, martxoak 9, Covid eta Europako partidek eragindako atzerapen gehienak jokatu ziren eta Unicaja Banco de Gijón taldeak Rocasa (23-22) gainditu zuen SUPER AMARA Bera Berarekiko puntu bakar batera kokatuz.
Horrez gain, Costa del Sol Málagak Zonzamas Cicar Lanzaroteri irabazi zion (24-33) eta Elche visitelche.com taldeak Caja Rural Aula de Valladolidi Carrúsean (28-23). Ondorioz, Liga eta Europa hizpide dituzten talde gehienak 16 partida jokaturik, SUPER AMARA Bera Bera líder da 29 puntu dituela, porrot eta berdinketa bakarrekin, Unicaja Banco de Gijón taldeak baino puntu bat gehiago ditu, Gascan eta La Arenan Caja Rural Aula de Valladolid galdu bestetik ez duena egin. Asturiarren arazoa da Guerreras Iberdrola ligari gelditzen zaizkien hamar jardunaldietatik zazpik etxetik at jokatu behar dituela. Donostiarrek bost puntuko abantaila dute Rocasarrekin, zazpira dago Málaga, zortzira Mecalia Atlético Guardés –O Porriñon derbia jokatzeke- eta hamarna puntu, Caja Rural Aula de Valladolid eta Elche visitelche.com taldeekiko.
Larunbateko jardunaldia interesgarria izango da. Aurreneko hiru taldeak etxetik kanpo arituko direlako: SUPER AMARA Bera Berak Huerta del Rey pistan, Unicaja Banco de Gijón, Elxen eta Rocasa Tenerifen arituko derbian. Aldiz, Málagak Sant Quirze hartuko du eta Guardések, Granollers.