Bera Bera

Select your language

Selekzioek eragindako etenaldia amaituta, SUPER AMARA Bera Bera ligara itzuliko da larunbatean Valladoliden (19etan). Martxoan gaude, lehiaketa amaitzeko azken hamar partidetan sartu gara eta entrenatzaileak adierazi du “liga irabazi nahi badugu puntuak leku guztietan atera beharko ditugu”.

Izan ere, Huerta del Rey plaza zaila da, ez bakarrik SUPER AMARA Bera Berarentzat “hortik pasatzen diren talde guztiek sufritzen dutelako, Rocasak galdu egin zuen, Gijónek irabazi azken minutuan…” adierazi du Imanol Álvarezek, jokalarientzat Caja Rural Aula Valladoliden aurka jokatzea “piztigarri eta erronka” izango dela dio, ondorioz “lana eta eraginkorra izatea” eskatu dio taldeari. “Ez da beharrezkoa gehiegi hitz egitea jokalarik badakitelako zer aurkituko duten –jarraitu du- horregatik garrantzitsua da konzentrazioa mantentzea partidan eta planak ez badu funtzionatzen, aldatzea”. “60 minutuak dena emanda, alegia”.

Astebete lehiatu gabe arren –Aulak gaur atzeratutako jardunaldia berreskuratuko du Elxen-, Imanol Álvarezek “taldea ondo ikusten du, gogotsu, jakinda partida garrantzitsuak ditugula aurrez aurre, etxetik kanpokoak batez ere”. Bere ustez, “iraunpen lasterketa une inportantea iritsi da”. SUPER AMARA Bera Bera entrenatzaileak dio “titulua lortzeko borrokan egon nahi badugu partida zailak ere irabazi behar ditugu eta horrela izatekotan, nire ustez, gainontzeko taldeek puntuak galduko dituzte”.

Aula taldeaz azpimarratu du “joku azkarra, eraso laburrak, zentralak jokua menperatzen dute eta aurkari estutzen dute, kanpoko jaurtiketa dute Danila So Delgado eta Elena Cuadradorekin. Hau da, prozedura guztietatik etekina ateratzen dute. Sufritzen dugu baina jokatzen ikustea gozada bat da” onartu du. Horregatik, “ahalik eta akats gutxien egitea eta pistan guztia ematera” eskatu die jokalariei “ondoren datorrena ahaztuz”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores