Bera Bera

Select your language

Horrelakoa da bizitza. 2007an Imanol Álvarez Viktor Debreren bigarren entrenatzailea zen Arraten eta mailari eustekotan Tatabanyara, Hungariako entrenatzailearen herriraino, bizikletaz joateko promes egin zuen. Guztira 2.700 kilometro eta hitza bete zuen. Kirolak dituen berezitasunak direla eta, bihar (18etan) Espainia zuzenduko du Budapestetik 60 kilometrora dagoen herri honetan.

Imanol Álvarez eta Verónica Cuadrado –biek elkar lanean aritu ziren juniorren- eta Guerreras selekzioa osatzen duten gainontzeko pertsonek José Ignacio Pradesen hutsunea beteko dute, ebakuntza egin berri diotelako. Espainiak Hungariaren aurka aurten azararoen Eslovenia, Mazedonia eta Montenegros ospatuko den Eurokoparako sailkapen faseko hirugarren jardunaldian. Larunbatean, aldiz, Hungariarrak bisitari izango dira Santanderren (20etan). Bi taldeak launa puntu dituzte urrian Eslovakia eta Portugal gainditu ostean, ondorioz, puntuak urratzen dituen selekzioa Eurokopatik gertu geldituko da.

Imanol Álvarezekin batera Hungarian dira SUPER AMARA Bera Berako Maitane Etxeberria, Elisabet Cesáreo eta Laura Hernández jokalariak.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores