SUPER AMARA Bera Bera eta Handbol Sant Quirz taldeek eskubaloi partida polita eskaini die Zumaiako Lubaki kiroldegira hurbil diren zaleei, donostiarraren garaipenarekin gozatu dutena (27-16) partida amaiera arte borrokatu duena.
Aforo murrizketek Lubaki betetzea saihestu dute –jende asko sartu ezinik egon da- baina publikoak aurreneko aldiz emakumeezkon eliteko partida ofizial batez disfrutatu egin du eta jokalariek Zumaiak eskubaloia nola bizi duen gertutik ikusi dute.
Kosta egin zaio SUPER AMARA Bera Berari Handbol Sant Quirze urruntzea, izan ere lehenengo itzuliko azken minutuetan lortu du lau gole abantaila Fernandesi esker.
Aurretik, Silvak lana ugari izan zuen, kataluniarrak jaurtiketa onak aurkitu dituztelako. Sant Quirzek maila ez galtzea du jokoan eta puntuak pilatu behar ditu. Baloia oso ondo mugitu du eta atezain brasildarrak geldiketa bikainak egin ditu -%50ª- gipuzkoarrak naguso zirelarik markagailuan, erasoan Malena Cavo protagonista.
Bigarren zati hasieran gauza bera. SUPER AMARA Bera Berak ez du oreka aurkitu erasoan eta defentsan estutu du. Cavok erakingor jarraitu du, Hernándezek penaltiak gauzatu ditu baina bost goleko aldea baino ez zuten donostiarrek. Etxeberria hegaltik, Polonio kontraerasoan eta Fernandes kanpotik jaurtiz tartea ireki dute (18-12, 42’).
Álvarezek minutuak banatu ditu, Cesáreok kontraerasoan gola egin du eta zazpi metrotatik, Sara Gil bezala eta partida luzeegia ezin zaio Handbol Sant Quirzeri, amaiera arte saiatu arren.
Ondorioz, bi puntu tartea mantentzeko. Larunbatean, Málagan erronka berri bat.
Fitxa: SUPER AMARA Bera Bera 27, Handbol Sant Quirze 16
SUPER AMARA Bera Bera 27 (11+16): Silva, Etxeberria (2), Cavo (5), Loidi (3), Menéndez, Polonio (2) eta Moreno (1) –hasierako zazpikoa- Arrojeria, Hernández (3, 2p), Gil (3, 1p), O’Mullony, Cesáreo (3, 1p), Boada (1), Fernandes (4), Ugartemendia eta Aalla (o.a.).
Handbal Sant Quirze 16 (7+9): Millán, González (2), Tyaglyay, Robles (3), Sans (1), Prat (2), Carreras (1) – hasierako zazpikoa - Rodríguez, Puiggené, C. Moliner, Sánchez (1), Plana, Gil (1), Nuez (5), O. Moliner (o.a.)
Epaileak: Crespo eta Eras (galizarrak)
Kanporatuak: Cesáreo (2), Menéndez, Fernandes SUPER AMARAtik eta Nuez, Pérez (2) eta Plana Sant Quirzetik.
Partzialak: 1-0, 3-2, 6-4, 8-5, 9-6, 11-7 –atsedenaldian- 12-8, 15-10, 19-13, 20-14, 24-16 eta 27-16