SUPER AMARA Bera Berak bihar larunbata 19etan Handbol Sant Quirze hartuko du Zumaiako Lubaki kiroldegian (Lucas Cespo eta Pedro Eras, galizarrak) bigarren itzuliaren hasieran, helburu bikoitzarekin sailkapenean duen tartea mantentzea eta Zumaiako zaleen eta Pulpoko harrobiko jokalariekin gertu egotea.
SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaile Imanol Álvarezek onartu du “oso abantaila ona hartu dugu”, halere ohartarazi du “oraindik asko falta da, lehen itzulia amaitu bestetik ez dugu eta etxetik kanpo partida gogorrak ditugu”. Horregatik jokalariei adierazo die “etxeko partidak bai ala bai atera behar ditugu, irabazten dugun astean ez digute tartea murriztuko”. Gipuzkoarrek Rocasa, Gijón eta Málaga bost puntutara dituzte, asturiarrak partida bat gutxiago dutelarik.
Zentzu honetan ez du taldea erlaxaturik ikusten. Rocasaren aurrean “gauzak ondo egiten baditugu edozein taldea gainditu dezakegu, eta joku hori teorian ahulagoak diren taldeen aurka ere burutu behar dugu, horregati taldea joku berdina egin nahi du larunbatean”.
Zumaian jokatzeak “positibotzat” hartu du Imanol Álvarezek. “Egia da etxetik kanpo dela eta ezerosoa dela baina Zumaian gaude, gertu eta agian Bera Bera zuzenean aurreneko aldiz ikusiko duena egongo da eta eskubaloia sustatzeko ekimena da”. “Nire ustez Bera Berarentzat, Pulporentzat, Zumaiarentzat eta eskubaloiarentzat onuragarria da”. Era berean, berarentzako ere partida berezi da, izan ere, Bera Berarekin entrenatzaile moduan Lubakin egin zuen debuta Cleba León taldearen aurkako lagunarteko batean 2013-14ko aurredenboraldian.
Handbol Sant Quirzez adierazi du “ondo landuta dagoen taldea da, ondo entrenatuta eta ziur nago etorkizunean ohorezko mailan jokalari inportateak ditu”.