Zumaiako Lubaki kiroldegiak Guerreras Iberdrola Ligako 14. Jardunaldiari dagokion partida hartuko du larunbatean 19etan, SUPER AMARA Bera Berak eta Handbol Sant Quirze jokatu beharrekoa.
Gaur goizean Pulpo taldeko zuzendaritzako kide Iraitz Mujikak eta Alba Menéndezek partida aurkeztu dute Zumaian. Kapitainak jakinarari du “pista honek oroitzapen politak dakarzkit 17 urterekin Bera Berarekin aurreneko lagunartekoa jokatu nuelako Itxakoren aurka”. Lubakik donostiarren lagunarteko ugari hartu ditu “arraroa izango da baina bi puntu dira eta borrokatuko ditugu Sant Quirzek ere behar dituelako”. Eta ohartarazi du “Rocasaren aurka bezala irten behar dugu, teorian ahulago diren taldeen aurka okerrago jokatzen dugulako”.
Zumaian jokatzegatik galdetuta, Menéndezek onartu du “guretzako arraroa izango da etxean jokatzen dugulako baina ez gure pistan”, halere, bere ustez, “Gipuzkoako herrietara eskubaloia eramatea garrantzitsua da neska mutilak gertuago egon daitezen”.
Bestetik, Iraitz Mujikak adierazi du “partida berezia da bi puntu jokoan daudelako, denboraldi eta liga erregularrean gaude eta udako lagunartekoetan baino kalitate puntu bat handiago izango dugula espero dugu”. Era berean, “partidaren garrantziaz gain gazteak eredu dituzten jokalariak gertu ikustea oso positiboa da”.
SUPER AMARA Bera Berak Rocasa gaindituta lidergoa berretsi zuen eta 12. sailkapenean dagoen Handbol Sant Quirzek, Judith Sans bertan dagoela, Lanzaroten puntu bat urratu zuen eta jaitsiera postua saihesteko lau puntura dago.
Ez da aurreneko aldia Bera Berak partida ofizialak Donostiatik at jokatzen dituela. Zarautzek 2014-15 denboraldiko ligako partida bat hartu zuen eta SUPER AMARA Bera Berak Europako partidak jokatu ditu Irunen EHF Cupeko multzoen faseko lehenengoa 2019ko urtarrilean eta Tolosan kanporaketako itzulera partida LK Zug talde suizarraren aurka, 2019ko irailean.
Indarrean dauden murrizketak direla kausa, partida ikusteko sarrerak agortu dira.