Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berak larunbatean Gascan, Rocasaren aurkako garaipen ikusgarri batekin, Guerreras Iberdrola ligako lehen itzuliari amaiera jarri zion, 12 garaipen eta berdinketa batekin, tartea ireki du arerioarekiko, lehiaketako lehen zati ia biribila sinatuz, alegia.

Gipuzkoarrek bost puntuko abantaila dute Unicaja Banco Gijón taldearekiko, zazpi dira Costa del Sol Málaga eta Rocasarekin, zortzi Caja Rural Aula Valladolid eta Mecalia Atlético Guardéselon eta hamar Visitelche.com Elche taldearekin. Halere, oraindik jokatzeke daude asturariar eta kanariarren arteko lehia eta elxetarren eta valladoliden artekoa.

SUPER AMARA Bera Bera pozik dago Rocasaren aurka eskuratutako bi puntuekin, are gehiago egindako jokuarekin, arlo guztietan partida bikaina osatuz. Halere, gogorarazten dute oraindik bigarren zati osoa falta dela, Zumaian larunbatean hasiko dena, eta sailkapenean dauden ia taldea guztien etxean jokatu behar dituela: Valladolid (martxoak, 12), Elx (martxoak 26), euskal derbia, beti exijentea (apirilak 9), Xixon (maiatzak 7, Kopa osteak) eta Telde (maiatzaren 28an, azken partida). Horrez gain, hartutako abantailarekin gustora, kluban zuhurtzia da nagusi eta 2016-17 denboraldian gertatutakoa ohartarazi dute, izan ere, lehen itzuliaren amaieran lau puntuko aldea zuten liga irabazi zuen Guardésekiko.

Zenbakiei erreparatuta, SUPER AMARA Bera Berak 306 gol jaso eta 415 gol sartu ditu –partidako ia 32-, errekorra delarik lehen itzuli batean, 2012-13 denboraldiko 409 golak gaindituz. Horrez gain, marka berriak ezartzen ari da, batetik, ligan 51 partida jarraian galdu gabe daramatza -2019ko maiatzaren 24ra arte-, eta 30 gol edo gehiago sartu ditu etxetik kanpo jokatutako azkeneko zazpi partidetan.

21.000 gol Ligan

Mariane Fernandes da taldeko golegile nagusiena, ligan 58 sartu dituelarik. Gainera, larunbatean, Bera Berako 21.000 gola ligan egin zuen. Horrela osatu da zerrenda: Laura Hernández, 45; Cristina Polonio, 40; Sara Gil, 34; Arrojeria eta Etxeberria, 32; Cavo, 26; Cesáreo, 22; Boada, 21; June Loidi, 19; Menéndez, 18; Ainhoa Etxeberria, 12 eta Mirene Moreno, 11. Cardosok 26 gol egin zituen ligan zazpi jardunaldietan.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores