Bera Bera

Select your language

Partida borobila, SUPER AMARA Bera Berak proposatu duen hori baino hobeto atera zaio beti zaila den Rocasa gainditzeko (33-20, 17-7 atsedenaldia) defentsa bikain bati esker, kanariarren albokoak estutu zituena, Maddi Aalla atezainak %47ko portzentzaiarekin orma bat eraki zuen, erasoan hutsuneak aurkituz Sara Gil protagonista (7 gol).

Partida atarian, Rocasak sasoi hobea zuela zirudien, SUPER AMARA Bera Berak bi partida baino ez zuelako jokatu. Donostiarra, baina, bikain sartu dira partidara, defensa, atezain eta gola egiterakoan. Cesáreok ireki du markagailua, ondoren Hernándezek sartu du,  hiru penalti sartu zituen ostean. Rocasak Mbengue zuen erreferente baina defentsak eta Aalla ez diote bere jokua egiten utzi. Ondorioz, Menéndezek bi kontraeraso lotu ditu (5-1).

Cuestak Pavlovic sartu du, eskuin albokoa, baina ez da konponbidea izan. Spugninik Maddi Aallarekin egin du topo. Defentsan gustora, SUPER AMARA Bera Berak hutsuneak aurkitu ditu erasoan. Talde osoak parte hartu duen jokaldia borobildu du Etxeberriak hegaletik (7-3). Cuestak hutsartea eskatu du 11. minutuan baina partida ez da aldatu, Loidi, Polonio eta Cavo sartuta ere. Sara Gilek hegaletik asmatu du, Hernándezek penaltiaren aldaratzea hartu du eta abantaila handitu du (12-6). Cuestak partida gelditu du baina donostiarrek abantaila handitu dute atsedenaldira iritsi baino lehen (17-7) Arrojeriak atea huts zegoela eta Menéndez, kontraerasoan.

Bigarren zatian, Rocasak beste itxura bat eman du. Cuestak 5-1 defentsa irekia jarri du eta gipuzkoarrei kosta egin zaie. Eta Spugnini aurkitu du, lehen zatian baino eraginkorrago egon da pibota. Boadak gola egin arren, 1-4 partziala kontra, Álvarezek hutsartea eskatu du. Rocasa 20-13 gerturatu da Gomesen golarekin baina Loidik baloia lapurtu eta gola egin du. Horren ostean Arrojeria sartu da  –lau gol- eta aurreneko zatian lortutako abantaila handitu da (33-20).

Ondorioz, garaipen bikaina giro polita bizi izan duen Gascan lortutakoa. Bi puntu hauekin,  SUPER AMARA Bera Berak bost puntuko aldea ateratzen dio Unicaja Banco Gijón taldeari Costa del Sol Málaga (32-26) gainditu duena eta zazpira dira Rocasa y malagakoak. Asturiarrak eta kanariaren arteko lehia falta da, 11. jardunaldikoa (martxoak 9). Hurrengo astean, SUPER AMARA Bera Berak Zumaian hartuko du Handbol Sant Quirze (larunbatean 19etan).

Fitxa: SUPER AMARA Bera Bera 33, Rocasa 20

SUPER AMARA Bera Bera 33 (17+16): Aalla, Etxeberria (1), Arrojeria (5), Cesáreo (2), Boada (1), Hernández (5, 4p), Gil (7) –hasierako zazpikoa- Menéndez (3), Fernandes (2), Loidi (3), Polonio (1), Cavo (1), Moreno (1), Ugartemendia, O’Mullony (1) eta Silva (o.a.)

Rocasa Gran Canaria 20 (7+13): Navarro, González (2), Gkatziou (1), Mbengue (5, 2p), Spugnini (5), Gomes (1) y Arenigua –hasierako zazpikoa- Pavlovic (5), Hosoe (1), Falcón, De Miguel, Guerra y Palomino (o.a.)

Epaileak: Tania Rodríguez, valentiarra eta Lorena García, aragoi

Kanporatuak: Hernández, Polonio eta Ugartemendia SUPER AMARAtik eta Spugnini Rocasatik

Partzialak: 3-1, 7-3, 10-4, 12-6, 15-6, 17-7 –atsedenaldia- 19-12, 20-13, 25-15, 28-16, 30-17 eta 33-30

Gertaerak: Alice Silvak 10. Jardunaldiko MVPa jaso zuen eta Amaia Eguren harrobiko jokalariak omenaldi xume bat jaso zuen eskubaloia utzi duelako.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores