Bera Bera

Select your language

Morvedre eta Zonzamas Cicar Lanzarote taldeen aurka lortutako garaipen ostean, SUPER AMARA Bera Bera Josean Gascara itzuliko da bi hilabete pasa eta gero. Larunbatean izango da (18etan) eta aurkari zuzena hartuko du Rocasa Gran Canaria, alegia, bost puntura dituen hiru taldeenetariko bat, teldekoen eta asturiarren arteko norgehiagoka falta bada ere.

Imanol Álvarezek ez du izkutatu: “aste berezi dela nabaritzen da”. “Jokalariek are eta intentsitate gehiagorekin dihardute –azaldu du- partida jokatzeko irrikan daude, txisparekin, oso zaila izango dela jakinda eta ziur nago zaleen babesa izango dugula”.

Era berean, zuhurtzia adierazi du. “Ez dut taldea ikusi azaroan utzi genuen moduan, faktore ezberdinak egon daitezke”, halere, onartu du ere bai “azken partidan defentsan hobeto ibili ginen eta partidan ondo sartu ginen”. “Rocasa aurkari zuzena da, entrenatzailea berriak (Robert Cuesta) bere ideiak ditu eta fitxaketekin asmatu du, jokalariak sartuta ikusten ditut, ligako talderik onenetarikoa da eta beraientzako ere partida berezia izango da”.

Azaroaren 20an jokatu zuen azken partida Gascan SUPER AMARA Bera Bera. “Denbora asko da baina tentsio berezia somatzen dut”. Garaipen batek erabakiorra den galdetuta, Imanol Álvarezek gogorarazi du “lehenengo itzuliko azken partida da”. Halere, onartu du “Rocasa bost puntura urruntzen badugu tarte interesgarria hartuko genuke, gainontzeko taldeak ahaztu gabe, ez galtzea ere oso garrantzitsua da, irabaztea era bai, baina liga erdia gelditzen da eta bigarren itzulian oso norgehiagoka konplikatuak ditugu etxetik kanpo”.

Partidaren gakoaz, SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaieak ohartarazi du “Rocasak ligako kanpoko jaurtiketarik onena izango du, horrek adi egotea eskatzen digu baina Spugnini pibotean oso lan ona egiten ari da eta oreka aurkitu behar dugu”. Eta erasoan, Álvarezek Europako partidak hartu ditu hizpide “nire ustez Rocasaren defentsa Ramnicu Valcearen antzekoa dela eta lan egitea exijituko digu”. “Liga irabazteko gauzak hobeto egin behar ditugu” esanez amaitu du komunikabideen aurrean egindako agerraldia.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores