Ez da Emakumezkoen Ohorezko Mailan gehien eman den lehia baina bidean da. Teldeko Remudas taldea 1989an elitera igotzea lortu zuen Bidebietan antolatu zen fasean eta hurrengo urtean donostiarrak lortu zuten helburua. Geroztik bi taldeak maila berean dihardute eta, ondorioz, SUPER AMARA Bera Berak eta Rocasak ligan 60. norgehiagoka biziko dute larunbatean Gascan (18etan).
Donostian, 30. partida izango da. Orain arte, bertakoek 22 garaipen lortu dituzte; kanariarrak, sei eta berdikenta bakarra eman da. Gipuzkorrek 794 gol sartu dituzte eta Rocasak, 678 eta Teldekoen azken garaipena 2017ko irailean eman zen (29-34).
Bi datu aipagarri gisa. Ligak bederatzi denboraldietan bi multzoetan banatu arren, denboraldi batean dago hutsune bakarra eta pandeamiak eta Alarma Egoerak 2020ko martxoan liga bertan behera utzi zuen Donostiako norgehiagoka jokatu gabe, alegia.