Bera Bera

Select your language

Denboraldi amaiera arte SUPER AMARA Bera Berak etxean jokatuko dituen partidak ikusi ahal izateko aukera berri bat ezagutarazi du klubak: helduek 56 euro ordainduko dute, jubilateu eta gazteenek (5-14 urte), 30 euro. Egungo abonutuek bezala, Kopako abonamenduan %20ko deskontua ere izango lukete.

Zortzi partida dira SUPER AMARA Bera Berak etxean jokatu beharrekoak, otsaila beroa datorrela. Aurreneko hitzordua garrantzitsua izango da, izan ere, Rocasa Gran Canaria izango da Gascan bisitari otsailaren 5ean 18etan. Norgehiagoka horrekin lehen itzulia itxiko da eta bigarrena, otsailaren 12an Zumaian Handbol Sant Quirze izango da aurkaria. Otsailaren 26an, gipuzkoarrek Balonmano Tenerife hartuko dute Gascan eta martxoaren 19an Conservas Orbe Rubensa Porriño. Apirilean, bi partida, hilaren 2an KH7 BM Granollers bisitari Donostian eta 16an, Mecalia Atlético Guardés. Pazko astean selekzioen txanda izango da eta apirilaren 29tik maiatzaren 1era arte, Illunbek Eskubaloi Kopa hartuko du.

Ikasturtea amaitzeko, SUPER AMARA Bera Berak maiatzaren 14an Zonzamas Cicar Lanzarote hartuko du eta hurrengo astean, 21ean, Balonmano Morvedre.

 

Interesaturik egonez gero, mesedez formularioa bete.

 

 

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores