Euskal Ligako txapelketan jarraitu ahal izateko, Lacturale Bera Bera jubenil eta kadete nesken taldeek promozioari ekin behar diote asteburuan, ostiraletik igande bitartean. Gipuzkoako txapelketatik fasera iritsi dena Herrería Bidebieta Bera Bera jubenil mutilen taldea.
Ondorioz, Lacturale Bera Bera jubenil taldea Eibarko Ipurua Kiroldegian arituko da. Bihar 17,15etan, Soleto Bus Basauri taldearen aurka; larunbatean 18,30etan, Usurbilekin eta igandean 12etan, Arrate Eibar Eskubaloiarekin. Promozioko txapeldunak Euskadiko txapelketan jarraituko du.
Lacturale Bera Bera kadete taldeak, berriz, Basaurin jokatuko du. Bihar 20etan, Lana Aloña Mendiren aurka; larunbatean 18,15etan Printhaus Basauri izango da aurkaria eta igandean 10,15etan Ereintza Aguaplast. Promozioan aurreneko hiru taldeek jarraituko dute Euskadiko txapelketan.
Azkenik, Herrería Bidebieta Bera Bera jubenil taldeak Urnietan jokatuko du bihar 20etan Urnieta Guria Jatetxea taldearekin aurka; larunbatean 15,45etan Bilboko Jesuitas kiroldegian, Arrate Eibar Eskubaloiarekin eta igandean Eibarren, 10etan Loyola Indautxu taldearekin. Promozioko txapeldunak Euskadiko txapelketan jarraituko du