Espainiako Eskubaloi Federazioako Konpetizio Batzordeak Zonzamas Cicar Lanzarote taldeak aurkezturiko aplazamentu eskaera onartu du, hau da, SUPER AMARA Bera Berak Guerreras Iberdrola ligaren 11. Jardunaldiko partida, Lanzaroten igande eguardian jokatu behar zena bertan behera gelditu da.
Klubak Covid 19 aplazamentu eskatzeko moduko kasu nahikoak dituela adierazi du. Federazioaren araudiaren arabera bost positibo eman behar dira taldean neurriari heltzeko. Zonzamas Cicar Lanzarotek asteartean jokatu zuen 4. Jardunaldian atzeratu zen partidan Conservas Orbe Rubensa Porriño taldearekin, galizarrak nagusi izan zirelarik (20-29) eta gaur eskaera luzatu dio Konpetizio batzordeari.
Ondorioz, Lanzarotera bidaiatu ordez, SUPER AMARA Bera Bera Donostian geldituko da eta jardunaldia berkokatu bitartean, lehiaketara urtarrilaren 22an itzuliko da Sagunton, Balonmano Morvedre (19,30etan taldearen aurka.