Ia bi hilabeteko etenaldia izan ostean, lehiaketara itzuliko da SUPER AMARA Bera Bera Guerreras Iberdrola Ligan. Horretarako, larunbatean Lanzarote egingo du bidaia eta igandean (12etan Donostiako ordutegian) 11. jardunaldiari ekingo Zonzamas Cicar Lanzarote taldearekin.
SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaile Imanol Álvarezek onartu du taldea “gogotsu dela, berriro lehiatzen hasteko”. Etenaldi hau udakoa baino zailago da kudeatzeko baina bere esanetan jokalariak “ondo ari dira entrenatzen, erroka berriak atejoka ditugulako”. “Taldeak orain arte gauza ondo egin ditugula uste du eta azaroan genuen maila berreskuratu nahi dugu” adierazi du komunikabiden aurrean.
Plantilla eta teknikoek ezin izan dute Covid 19ko pandemia saihestu. Urte amaiera arte lehengo aste bitartean sei jokalarik eta teknikari batek positibo eman dute. Aurreneko hiru jokalariak taldearekin entrenatzen ari dira, beste bik PCRn emaitzen zain daude bidaiatzeko aukera izan dezaten eta teknikariak eta jokalari bat baja izango dira igandean. Zentzu honetan, Imanol Álvarezek dio “egoeretara moldatu behar dugu kontrolatzeko zaila delako. Antigeno froga ugari egin ditugu, síntoma txiki baten aurrean frogak egin ditugu eta entrenamenduko lana, karga, eta abar kontrolatu behar ditugu…
Igandeko partidaz, Imanol Álvarezek bere taldea jomugan jarri du. “Etxetik kanpo bi partidekin itzuliko gara lehiara -Zonzamas eta Morvedre-, jaitsiera postuetan daudenak baina gauzak ondo egiten dituzten bi talde dira”. Halere, onartu du “gure lanak izango du eragin handiena norgehiagokan”. “Bi puntu hauek berdin balio dute eta partidak ez dira aurreneko minutuan irabaztez” gogorarazi du. Era berean, orain arte jokaturiko partidak aztertuta, SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaileak “hobetzeko aukera ikusten dut, defentsan batez ere”.
Horregatik, puntuak apartze “lesiorik eta kutsatseak saihestu eta lehiakorrak izaten jarraitu, jakinda bi hilabate jokatu gabe partidan une txarrak ere izango ditugula eta, ahal bada, gauza berri batzu frogatu”.
Mundialean izandako esperientziaz galdetuta, Imanol Álvarezek onartu du “pozik gaude egindako lanarekin” eta ziur da “eskarmendu handiko txapelketa izan dela jokalarientzat eta ni niretzako ere bai”.