Bukatu bezala hasiera emango dio urteari SUPER AMARA Bera Berak, Ammman prestakuntza fisikoa lantzen bihar goizean, hain zuzen. Arratsaldean Josean Gasca kiroldegian egingo dute pistako saioa, bi hitzordu horiek baino lehenago antigeno frogak egingo dituzte goizean goiz, hamar egun egin dituztelako elkarrekin egon gabe. Eta opor hauetan jokalari batek Covid 19an positibo eman duela adierazi dio klubari.
Frogak egin ondoren SUPER AMARA Bera Berak denboraldiko bigarren zatia prestatzeari ekingo dio. Rocasa eta Gijon taldeekiko hiru puntuko tartearekin líder izan arren ez dago erlaxatzeko arrazoirik. Lanzaroten izango da itzulera urtarrilaren 16an. Hurrengo jardunaldian –urtarrarilaren 22an- Saguntora egingo du bidaia Morvedreren aurkako neurketan. Hileko azken astean Kopako kanporaketa ospatuko da, ondorioz, donostiarren hurrengo partida etxean otsailaren 5ean izango da (18etan Gascan) Rocasaren aurka, aurreneko itzuliari amaiera jartzeko.
Kopako zozketa
Horrez gain, bihar 12,30etan Espainiako Federazioak Kopako zozketa burutuko du. Bertan hamabi talde egongo dira Donostiako fase finala hizpide (apirilaren 29, 30 eta maiatzak 1). SUPER AMARA Bera Bera ez da zozketan izango antolatzailea delako eta Elche Visitelche.com egungo txapelduna delako.
Multzo batean Morvedre, Grafometal La Rioja, Conservas Orbe Rubensa BM Porriño, Vino Doña Berenguela BM Bolaños, Zubileta Evolution BM Zuazo eta Handbol Sant Quirze kokatuko dira. Urtarrilaren 26an joaneko partidak hartuko dituzte talde hauek eta itzulera, urtarrilaren 29an, honako hauek: Rocasa, Unicaja Banco Gijón, Caja Rural Aula Valladolid, Mecalia Atlético Guardés, KH7 BM Granollers eta Costa del Sol Málagak, alegia.
Guerreras Iberdrola Liga
Espainiako Mundiala zela eta, azaroaren 20an jokatu zen Guerreras Iberdrola ligako azken jardunaldia. Urtarrilaren 8an itzuliko da lehiaketa, izan ere Mecalia Atlético Guardés eta Morvedre taldeek atzeratu zuten jardunaldia berreskuratuko dute A Sangriñan; urtarrilaren 10ean Europako kanporaketa dela eta Elche Visitelche.com taldeak Aula hartuko du aurreratuko den norgehiagokan eta urtarrilaren 11n Lanzarote Zonzamas taldeak Porriño jasoko du laugarren jardunaldiaz geroztik atzeratuta gelditu zena.
Argazkia: Juan Antonio Garaikoetxea