2021a itzaltzen ari denean, urteak utzitakoari errepasoa egiterakoan, pandemia ageri da protagonista nagusiena eta kirol arloari begira, aldiz. SUPER AMARA Bera Berak beste titulu bat eskuratu du, Guerreras Iberdrolako zazpigarren ligaren bigarren fase zoragarriari esker.
Urte honetan, SUPER AMARA Bera Berak 34 partida ofizial jokatu ditu (Ligako 25, Europako lau, Kopako lau eta Superkopa), horietatik 27 irabazi zitu (Ligan 23, Kopako hiru eta European Leaguen, bakarra), hiru berdindu ditu (Ligako bi eta Europan bat) eta lau galdu ditu (Kopan bat –Telden Elxeren aurka-, Superkopa Torrelavegan Elxerekin eta Ramnicu Valcearen aurkako biak). Hau da, bigarren urtean jarraian, Ligan galdu gabe darrai, Alcobendasen 2019ko maiatzaren 24n galdu ostean, 48 norgehiagoka jarraian daramatza porrotik jaso gabe. Amaitzear dagoen 2021ean 1.030 gol sartu ditu (30,29 gol partidako) eta 815 jaso (24 baino gutxiago).
Urteko aurreneko bost hilabetean, pandemiak Gascara zalegoa gerturatzea galerazi zuen. 2020ko azarotik 2021eko irailera arte, SUPER AMARA Bera Berak ateak itxita jokatu zituen Europa, Liga eta Kopako kanporaketako norgehiagokak. Guztira, hamar neurketa izan ziren, 2021ean, zortzi. Hala eta guztiz ere Guerreras Iberdrola ligaren bigarren fasea goitik behera menperatu zuen, aurkari guztiak aise gaindituz, Gascan nahiz etxetik kanpo, Rocasaren aurka eman zen emaitza (25-22) estuena izan zelarik. Zortzi partida horietan, exijenteak guztiak, 250 gol egin zituen (31,25 partidako) eta 181 jaso (23 baino gutxiago). Ondorioz, SUPER AMARA Bera Berak matematikoki irabazi zuen liga Gascan Visitelche.com Elche taldearen aurka, lehiaketa amaitzeko oraindik bi partida falta zirela.
Tarte honetan, frustraziorako uneak ere egon ziren. 2020 urteak Boadaren lesioa utzi zuen, kataluniarra denboraldia hutsean gelditu zelarik, Eli Cesáreok ez zuen denboraldia hasi eta urte amaieran, Sara Gilek bigarren zatia galdu zuen. 2021eko otsailean O’Mullony erori zen Cesáreo alta hartu zuenean. Hau da, SUPER AMARA Bera Berak Boada, Gil eta O’Mullonyrik gabe amaitu zuen denboraldia.
Beste lurraldetan ez bezala, euskal politikari arduradunek ez zioten aukerarik eman kirol ikuskizunetan publikoa bertaratzea, ondorioz, Bera Berak Federazioari eta klubek ohartarazi zien egoera horretan ezin zuela Kopa antolatu finkaturiko datetan. Hori dela eta, Rocasak Telden antolatzeari ekin zion maiatza amaieran. Kopako fase finala hartu ezinik izandako dezepzioari finalerdietan kanporatuta gelditzea gaineratu zitzaion, halere, ligako azken partidan, zazpigarren liga ospatzeaz gain, Nekane Terések omenalditxoa jaso zuen eskubaloitik erretiroa hartuta eta Renata Arruda eta Manuela Pizzori zortea opa zieten erronka berrietan. Atezain brasildarra Ligako jokalaririk onena izendatu zuten eta zazpiko onean ere Mariane Fernandes eta Maitane Etxeberria ere sartu ziren, Imanol Álvarez entrenatzaile.
2021-22 denboraldia
June Loidi, Maddi Aalla eta Cristina Polonio fitxaturik, SUPER AMARA Bera Berak Ligako txapeldun gisa eta Visitelche.com Elche Kopako txapeldunak 21-22 denboraldia ireki zuten irailean, Torrelavegan Superkoparekin, elxetarren lortu zutena (18-23).
Berriro ere taldeak birsortzeko ahalmena erakutsi zuen eta, berriro zaleak Gascara itzulita –murrizketak tarteko oraindik- Costa del Sol Málaga eta Caja Rural Aula Valladolid gainditu zituen, besteak beste. Europako kanporaketaren bezperan, O Porriñon puntu bati eutsi zion eta European Leagueko joanekoan Gascan Paris 92 taldearekin berdindu zuen. Itzulera partida aste osoa prestatzeko denbora izanik, SUPER AMARA Bera Berak Parisen bigarren zati ikusgarria jokatu zuen eta kanporaketa irauli zuen (21-26), Q3ra txartela lortuz, Ramnicu Valcea aurkari. Lesio batek Maddi Aalla kanpoan utzi zuen eta Cardoso Metz taldera joan zen, aitzitik Cesáreo alta izan zen. Kanporaketa 1-7 hasi arren, errumaniarrek eskarmetua zutela erakutsi zuten - zortzi jokalari 29 urte edo gehiago-, eta Donostiara sei goleko abantailarekin bidaiatu zuten (34-28). Eskarmentu hori ere Gascan ageri zen Maitane Etxeberriaren bultzadarekin, SUPER AMARA Bera Berak bost goleko aldea lortu zuenean bigarren zatia hasi eta berehala, halere, Ramnicu Valceak partida irauli egin zuen European Leagueko multzoen fasera sailkatuz.
Partida hori aurretik Gijon gainditu zuen Gascan, Liga aparta zeraman taldea. Hortaz, SUPER AMARA Bera Berak Guerreras Iberdrolako líder itxiko du 202a, 19 puntu dituela, Rocasak –Gascan izango dira otsailaren 5ean, aurreneko itzulia itxiz- eta Unicaja Banco Gijónek baino hiru puntu gehiago. Costa del Sol Málaga eta Caja Rural Aula Valladolid bost puntutara dira eta Mecalia Atlético Guardés –partida bat gutxiago - eta KH7 BM Granollers, zortzira. Ondorioz, 2022ko hasierako hilabeteak erronka berriekin iritsiko dira, Guerreras Iberdrola Ligari heltzeaz gain, apirilaren 29, 30 eta maiatzaren 1ean Donostian -26 urte beranduago- Kopa antolatuko baita. Abantaila izan arren ez dago ezer erabakita izan ere, besteak beste, gipuzkoarrek ligan atzean dituen aurkarien pistak bisitatuko behar ditu: Telde, Xixon, Málaga eta Valladolid.
Laburbilduz, Bera Berak beste titulu bat lortu du 2021ean, hogeigarrena zazpigarren Ligari esker. Eta beste datu esanguratsua: 2012. urteaz geroztik urtero gutxienez tituluren bat eskuratu du: Superkopa, Liga edo Copa.
Datuak 2021: 34 partida ofizial guztira:
Kopa: 4: 2 garaipen (Morvedreren aurka bi final-zortzirenetan)
1 Fase finalean: Málaga final-laurdenetan eta porrota finalerdietan Elxerekin
Liga: 25 20-21 denboraldia: 15 partida
1. fasea: 7 partida: sei garaipen eta berdinketa (ondoriorik gabe)
2. fasea: 8 partida, guztiak irabazita
21-22 denboraldia:
10 partida: 9 garaipen + berdinketa bat
Guztira: 25 partida: 23 garaipen + 2 berdinketa
Superkopa: Torrelavega. Super Amara Bera Bera 18, Elche 23
Europa 4: Berdinketa Gascan Paris 92 taldearekin (27-27) - garaipena Parisen (21-26)
2 porrot: Ramnicu Valcea (34-28 Errumania eta 27-29 Gascan)