Bera Bera

Select your language

Aurreneko zati bikainari esker, SUPER AMARA Bera Bera Caja Rural Aula Valladolidi irabazi dio gaur Cigalesen jokaturiko lagunartekoan (24-27).

Intentsitate handiko defentsa eta Silvaren geldiketei esker, gipuzkoarrek korrika egiteko aukera izan dute markagailuan tartea irekitzeko hasieratik. 25. Minutuan aldea (10-21) handiena eman da.

Bigarren zatian partida aldatu zen, Aularen defentsa nagusi izan zen, Lulu Guerra gelditzen hasi zen baina garaipenak ez zuen ihes egin.

Caja Rural Aula Valladolid 24 (12+12): Guerra (16 geldiketa, 1 gol) Molés (3), Elba Álvarez (3), Rafi Bergara (1), Cuadrado (3), González De Garibay (2), Teresa Álvarez (1) - hasierako zazpikoa - Valles (1), García (2), Téllez (3), Savina Bergara (-),Lucio (1), Laguna (1), Claudia Álvarez (3) eta Nayra Gil (-).

Super Amara Bera Bera 27 (21+6): Silva (8 geldiketa), Gil de la Vega (6), Boada (-), Loidi (5), Polonio (2), Moreno (3), Menéndez (2) – hasierako zazpikoa- O’Mullony (1), Arrojeria (6) Ugartemendia (2) eta Aalla (6 geldiketa)

Partzialak: 2-4, 4-8, 7-12, 8-14, 10-19, 12-21 (atsedenaldia), 13-22, 15-22, 18-24, 19-24, 22-26 eta 24-27

Epaileak: Irene Santos eta Antonio Martin.

Kanporatutak: Savina Bergara Caja Rural Aula Valladolid eta Loidi eta Alba Menéndez (2) SUPER AMARA Bera Beratik.

Gertaerak: Cigalesen jokaturiko lagunartekoa. 300 ikusle

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores