SUPER AMARA Bera Berako jokalari batzu entrenaldietara itzuli ziren atzo Josean Gasca kiroldegian. Euskadirekin aritu direnez hiru egunetan pasa den astean Menéndez, Arrojeria eta Ainhoa Etxeberriak jai izan zuten eta, jakina, bestetik Mundiala prestatzen ari direnak bihar izango dute estrenaldia Torreviejan Espainia eta Argentina (20,30etan) partidarekin inauguratuko baita Munduko txapelketa. Fernandesek ostegunean jarriko da martxan Brasilekin.
Guerreras Iberdrola Ligako hurrengo neurketa 2022ko urtarrilaren 15ean izango denez, Zonzamas Cicar Lanzarote taldearen aurka San Bartolomé udal kiroldegian, SUPER AMARA Bera Berak orain arte hiru lagunarteko itxi ditu. Aurrenekoa, Zallan izango da abenduaren 11n (18,30etan) Zubileta Evolution BM Zuazoren aurka, abenduaren 18an (19etan) Cigales herrian Caja Rural Aula Valladolid izango da aurkaria eta azkena, urtarrilaren 8an Camargon (Kantabria) Banco Unicaja Gijón taldearen aurrean. Aularekin jokatu ostean, SUPER AMARA Bera Beraren plantillak abenduaren 23ra arte entrenaldiak izango ditu eta, ondoren, opor txiki batzu izango ditu 2022ko urtarrilaren 2ra arte.