SUPER AMARA Bera Bera abenduaren 1ean Espainiako Mundialean ordezkatuta egongo da bost jokalariekin eta entrenatzailearekin. Fernandes, Brasilekin; Etxeberria, Hernández, Cesáreo eta Imanol Álvarez Espainiarekin eta Cavo Argentinarekin selekzio ezberdinekin konzentraturik daude.
Espainiak Boadilla del Monte herrian antolatuko den Nazioarteko Txapelketan Alemania, Polonia eta Eslovakia izango ditu aurkari. Argentinak eta Brasilek, aldiz, Bilbo aukeratu dute Basque Country International Womens Cup jokatze aldera, Euskadi, Finlandia eta Luxemburgo selekzioekin batera. Brasilek ostegunean Leioan Luxemburgo izango du aurreran 17,45etan, larunbatean Eibarren (15,30etan) Euskadi eta bihar, asteartea, Gasteizen Euskadi ‘B’ (Ariznabarra 19,45etan).
Euskadin jokatu aurretik, Argentinak Grafometal La Rioja izango du aurrean bihar asteartean Logroñon (19,30etan), Euskadi izango da aurkari ostiralean (20etan) Berangon eta larunbatean Eibarren, Finlandia (17,45etan).
Bestetik, Espainiak Eslovakiarekin jokatuko du azaroaren 26an ostiralean 21,15etan; larunbatean, Poloniaren aurka, 18etan, eta igandean 13etan Alemaniaren aurrean.