Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaile Imanol Álvarez komunikabideen aurrean agertu da gaur Guerreras Iberdrola Ligako 10. Jardunaldiko partidaz mintzatzeko, izan ere bere taldeak Unicaja Banco Gijón hartuko du Gascan asteazkenean 19etan (Luis Colmenero, Gaztela-Leoi eta Víctor Rollán, andaluziarra). “Ez da erraza izango” ohartarazi du Ermuarrak.

“Xixon gauzak ondo egiten ari da azken urte hautean –azaldu du Álvarezek- oso estilo zehatza dauka, iaz Kopan zer egiteko gai izan ziren frogatu zuten, gero ez zuten lesioekin zorterik izan baina aurtengo deboraldiari begira ondo fitxatu dute -–Zarco, Borges eta De Andrés, besteak beste- eta irabazteko zaila izango da”. Unicaja Banco Gijón sailkapenan bigarrena da, partida bakarra galdu du –Aularekin etxean - eta Imanol Álvarezek ohartarazi du “konfiantza osoz datoz eta aukera bat ikusten dute biharko partidan”.

Aitzitik, bere taldea asteartean Galizara abiatu zen, A Guarda irabazi, Errumaniara hegazkinez, European Leagueko joanekoa jokatu eta igandean Donostiara itzuli. Ramnicu Valcea taldearen aurkako partidaz onartu du “emaitzak ez du norgehiagoka isladatzen eta minduta gaudea”. Ondorioz “atzo jai eguna eman genien jokalariei, Europako lehiaketatik irteteko eta biharko partidan burubelarri sartzeko”. Álvarezek dio “partidan bertan behera ez gelditu izanak akaso lagungarria da jokalarien konzentraziorako” eta gaineratu du “dagoena da eta egoerari ekin behar diogu, partida horu lehiatu eta borrokatu nahi dugu”.

Norgehiagokaren gakoa “partidaren erritmoan dago”. Álvarezen ustez “Gijón erritmo kontrolatuan ari da jokatzen”. Horregatik “ea korrika egiteko gai garen eta gure defentsak bere erasoa gainditzen duen”.

Partida orain ez jokatzeko Gijonen ezezkoaz galdetuta, Imanol Álvarezek onartu du “frustazioa” sentitu duela, “European Leagueko itzulerak merezi duen bezala ezingo dugulako prestatu”. Eta hausnarketa txiki bat ere egin du: “Paris gainditu ostean, lehiaketa honetan ilusio handia dugu, denok irrikan dugun multzoen fasea jokatzeko azken urratsan gaude eta joanekoan sei golez galdu arren, gure aukerak izango ditugula pentsatzen dugu. Asteazkenean Gijónen aurka aritzeak aukera horiek murrizten dira Valcearen aurkako neurketa prestatzeko denbora gutxiago dugulako”. Ea minduta dagoen galdetuta, Álvarezek “baietz” esan du “norbaiti fabore bat eskatzen diozunean, berak eta klubak ez onartzeko eskubidea dute, jakina, halere, norbaitek egin zezakeen faborea ez dizula egin sentsazioa dut, ziur aski guk egingo geniona”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores