Espainiako Eskubaloi Federazioak Espainiako Mundialean izango diren 18 jokalariz osaturiko zerrenda zabaldu du gaur, bertan SUPER AMARA Bera Berako Maitane Etxeberria, Elisabet Cesáreo eta Laura Hernández jokalariak direlarik.
José Ignacio Pradesek –Imanol Álvarez, laguntzaile- astelehenerako deitu ditu jokalariak CSDko instalakuntzetan konzentrazioa burutuzeko. Mundiala prestatze aldera, Espainiak Boadilla del Monte hirian azaroaren 26tik 28ra bitartean Alemania, Polonia eta Eslovakia selekzioen aurka jokatuko du, Argentinaren aurka abenduaren 1ean txapelketa ireki aurretik, alegia.
Hiru jokalari hauek Malena Cavo eta Mariane Fernandes, Argentina eta Brasilekin arituko direnekin bat egingo dute.