SUPER AMARA Bera Berak azaroaren 17an, asteazkenean, 19etan Josean Gascan Guerreras Iberdrola ligako 2021-22ko errebelazio talde Unicaja Banco Gijón hartuko du, egun sailkapenean bigarrena, donostiarrak baino puntu bat gutxiago duena, ondorioz, 2021eko azken jardunaldian lidergoan jarriko du.
Larunbatean (Gascan 16etan) gipuzkoarrek European Leagueko Q3ko itzulera partida jokatuko dutenez aurreratu da jardunaldia. Europako goreneko bigarren txapelketako multzoen fasean egon ahal izateko Ramnicu Valcea taldeari sei goleko aldea iraultzea da donostiarren erronka.
Unicaja Banco Gijón taldeak, bestetik, Lanzarote Zonzamas (26-17) gainditu zuen azken jardunaldian, ondorioz Rocasa aurreratu du eta sailkapenean 16 puntuekin bigarren kokatu da. Asturiarrek etxea sei partida jokatu dituzte –Guardesek aldaketa onartu zuen- eta Aula Valladolidekin baino ez dute galdu, La Arenan bigarren jardunaldian. Bitartean, Zubileta Evolution BM Zuazo, Mecalia Atlético Guardés, Balonmano Morvedre eta Visitelche.com Elche gainditu dituzte Xixonen eta etxetik kanpo Porriño, Granollers eta Tenerifen irabazi dute.
Unicaja Banco Gijón taldeko albokoak dira golegile nagusienak: Aida Palicio –partidako 5,5 gol – eta Lorena Zarco eta Borges fitxaketa berriak, Cecilia Cachedaren ekarpena dutena. Horrez gain, gol gutxien jaso duen taldea da –Guardések urtarrilean Morvedrerekin jokatuko du- partidako 24 gol jasota.
European Leagueko ligaxkara sailkatzeko zailtasunak jakitun, SUPER AMARA Bera Berak Unicaja Banco Gijón taldeari partida urtarrilera atzeratzeko eskaera egin zion, Europako partida ostean ezinezkoa zelako, Mundiala prestatzeko nazioarteko astea delako eta selekzioak astelehenerako deitu dituzte jokalariak. Halere, zoritxarrez, La Calzadak ezezkoa eman du eta Konpetizio Batzordeak azaroaren 17ko data berritsu zuen.