Kostata. SUPER AMARA Bera Berak Zubileta Evolution BM Zuazo arazo handiekin gaiditu du Gascan jokaturiko derbian (30-27, 15-17 atsedenaldian) bigarren zatian urratsa eman duelako, ondorioz, Guerreras Iberdrola ligan lider jarraitzen du.
Defentsarik gabe ahul da SUPER AMARA Bera Bera. Lehenengo zatian Zuazok behin eta berriro sei metroak aurkitu ditu, Erauskinekin kanpo aldean edo Permach pibotean. Encina eta Magdalena Fernández-Agustí lehenengo lerroan eroso ziren baloia ondo mugitzen, barneraketak egiteko hutsuneak aurkituz, batez ere asturiarrak Alice Silva gainditzeko.
Horrez gain defentsan pase luzeak mozten asmatu zute eta etxekoek Ugartemendia eta Polonio ondoren aurkitu dute. Cavo, Arrojeria eta Fernandesek banakako jokaldiekin baino ez zuten asmatzen eta lau goleko tartea atsedenaldira iritsi aurretik bi goletan utzi dute (15-17).
Bigarren zati hasieran aldaketa nabaria zen. Defentsa ez zegoen zain, Zuazoko albokoen bila joan da, Magdalena Fernández-Agustí gelditze aldera. Baloiak lapurtuta SUPER AMARA Bera Bera sendo defentsan, Silvak ere geldiketa onak eginez bost minutuetan Cavo eta Boada barneraketak eginez berdindu dute lehia eta Poloniok aurretik jarri du bere taldea.
Erauskin eta Isabel Fernández-Agustí jokalarien aurrean agertu da Silva eta erasoan, Fernandesek ardura hartu du banakako jokaldietan eraginkor. Halere, bizkaitarrak ez dira partidatik atera eta Permach berriro pistan, donostiarren defentsan hutsuneak aurkitu dituzte, erasoan ere arazoak izan dituztenean. Zubileta Evolution Zuazo berriro partidan sartu da 10 minutuen faltan. Loidik penaltia sartu du, Permachek erantzu du eta Hernándezek, gaur hegalean Sara Gilek atzo orkatilan mina hartu zuelako, González atezaina gainditu du. Loidik penaltia huts eginda Magdalena Fernández-Agustí gol bakar batera jarri du Zuazo (56’: 27-26). Poloniok –partida bikaina- gola egin du, Silvak Encina gelditu du eta Etxeberriak, hegaletik garaipena gertu utzi du Hernándezek kontraerasoan berretsi duena.
Ondorioz, garaipen landuta. Asteartean Galizara bidaia, Mecalia Atlético Guardés zain izango dute donostirarrek asteazkenean (20.45etan) eta ostegunean Errumaniaruntz.
Fitxa: SUPER AMARA Bera Bera 30, Zubileta Evolution BM Zuazo 27
SUPER AMARA Bera Bera 30 (15+15): Silva, Etxeberria (2), Cavo (3), Ugartemendia (2), Loidi (1p), Menéndez eta Moreno –hasierako zazpikoa- Arrojeria (4), Fernandes (8), Hernández (3), Polonio (6), O’Mullony, Boada (1) eta Bautista (o.a.). Deialdian: Gil eta Cesáreo
Zubileta Evolution BM Zuazo 27 (17+10): Ezbida, I. Fernández Agustí (4), Encina (3), Berasategi (1), Permach (7), M. Fernández-Agustí (7) eta Erauskin (3) –siete inicial- Sánchez (1), García (1), Velasco, González (p.s.)
Epaileak: Alfredo Arcos (madrildarra) eta Carlos Luque (kataluniarra)
Kanporatuak: Menéndez, Etxeberria eta Loidi SUPER AMARAtik eta Encina, Velasco eta Berasategi Zubileta Evolution Zuazotik
Partzialak: 1-3, 3-5, 6-9, 8-12, 11-13, 15-17 –atsedenaldia- 18-17, 20-19, 24-22, 25-22, ,27-25 eta 30-27