Hitzarmenean irteteko klausulari erreparatuta, Adriana Cardosok SUPER AMARA Bera Berarekin udara arte zuen konpromisoa deuseztatzea erabaki du, egun Txapeldunen Ligan aritzen den talde baten eskaintza onartzeko.
Ondorioz, Bera Berak konpensazio ekonomikoa jaso bezain pronto, Cardoso libre geldituko da. Arratsaldeko entrenaldian Tati Garmendiak eta jokalariak taldekideei eman die albistea.
SUPER AMARA Bera Berak ezin izan du brasildarra komentzitu, Txapeldunen liga jokatzeko azken aukeren arten dagoelakoan, Bera Bera Eskubaloiarekin 2013an baino jokatu ez duena. 31 urte bete berri. 2019ko Tokioko Mundiala jokatu zuen, pasa den udan Joku Olinpikoak eta Brasilen zerrendan dago Espainiako Mundialerako.
Bere aldetik, SUPER AMARA Bera Bera erreferente bat galduko du eskuin hegalean eta aldagelan. Izan ere, 198 partida jokatu ditu eta 819 gol sartu ditu, jokalari ez eskualdunen artean golegil nagusiena eta donostiarren taldean zazpigarren zerrenda nagusian.
Egoera honen aurrean, Bera Berak ez du hutsunea betetzea baztertzen aukera interesagarriren bat izatekotan.