Brasil eta Argentinako Federazioek abenduaren 1etik 19ra bitartean Espainian ospatuko den emakumeen eskubaloiko Mundialerako behin betiko zerrendak ezagutarazi dituzte, non SUPER AMARA Bera Berako Adriana Cardoso, Mariane Fernandes eta Malena Cavo jokalariak ageri diren.
Brasilek nahiz Argentinak Asunción, Paraguayko hiriburuan lortu zuten Mundialerako sailkapena pasa den urrian.
Brasilek konzentrazioa Bilbon burutuko du azaroaren 21tik 29ra bitartean eta Argentina, Kongo, Finlandia, Luxemburgo eta Euskadirekin batera Euskal Federazioak antolaturiko lagunarteko batean parte hartuko dute azaroaren 25etik 27ra bitartean.
Bestetik, ‘Guerreras’ delako selekzioak 35 jokalariz osaturiko zerrenda argitaratu du eta bertan dira Etxeberria, Cesáreo, Sara Gil, Hernández eta Aalla, Mundiala jokatzeko aukera izango ditutenak. Espainia eta Argentina selekzioek abian jarriko dutena Torreviejan abenduaren 1an.